Adanen poema amaigabea
Joseba Zulaika

Kriselu, 1975

 

 

4. Adanen bakartadea

 

Adanek

paradisua utzi zuenean

ilunpe hartan

ez zuen malkorik aurkitu.

Burua makur

 

hau bakartadea! —esan zuen

 

Eternidade beltz hartan

beste hitzik ezin men gogoratu:

«hau bakartadea»

 

Ixilik jarraitu zion gau osoan

bide galduari

ezinpetako jakituria saminak

egiaren arpegiz arpegi jarrita

 

Geroxeago, egunsentia zen eta

burua altxa zuenean

askatasuna zer zen

konprenditzen hasi zen.

 

Adanen poema amaigabea
Joseba Zulaika

Kriselu, 1975