Adanen poema amaigabea
Joseba Zulaika

Kriselu, 1975

 

 

11. Adanen gaua

 

Gau hartan

gau iluna zen.

Adanek

maitasunez esan zuen:

 

gaua

maite zaitut,

zure misterioa da

ni nadukan gauzarik ederrena

 

Eta gaua ederra zela

sentitu zuen,

zerua inoiz ez dela

hain zoragarri,

bakardadea

 

Erruki handi batek bihotza harrapatu zion

Nork ezin dezake konpreni gizonon bakardadea?

—galdetu zuen

Nork ezin dezake jakin gizonok

gure gauan

zein garbi garen, zein behartsu?

 

Eta paradisuko aingeru madarikatzailea

gogora etorri zitzaion:

ze gutti zekien hark gizonaren misterioaz

 

Zein ederra naizen

zein argia

ilunpe honetan

 

Eta gau guztia zeruraino betetzen zuela

sentitu zuen.

 

Adanen poema amaigabea
Joseba Zulaika

Kriselu, 1975