Adanen poema amaigabea
Joseba Zulaika

Kriselu, 1975

 

 

32. Adanen bertsoak

 

Arrats hartan hondar aretan

Adanek poema bat formatu zuen

Honela zion:

 

hitz gabean

maitatzean

konpreni dut bizitza

 

bakarrean

ezinean

konpreni dut egia

maixu gabe

lege gabe

konpreni dut Jainkoa

 

lur honetan

odoletan

konpreni dut justizia

 

mendietan

itsasoan

konpreni dut pakea

 

nola dezaket esplika

nire jakituria hau?

lur nirea

zugandik jasoa

zuretzat bertsoa

 

Adanen poema amaigabea
Joseba Zulaika

Kriselu, 1975