Adanen poema amaigabea
Joseba Zulaika

Kriselu, 1975

 

 

13. Adanen larria

 

bideak zeraman Adan

eta Adanek ez zuen biderik

 

ibiltzearen legez

mendiz inguratutako

zulo hertsi batera iritxi zen

 

gora begiratzean

goian dena mendia zen

eta behean dena zulo

 

uste gabean

larritasunak

Adanen bihotza jo zuen

bazirudin

lur hark ez zuela irteerarik

 

bertigoa

ansietate iluna

nongoak

 

Adanek

sinple sinplean

pentsatu zuen:

mendiak nire lagun dira

zergatik larri hau?

ni gizon librea naiz

eta mendiak nire lagun dira

 

nik egiten ditut bide guztiak

eta ez da niretzat amaiarik

ito nahirik nadukan lokarri honek

ez du parterik nire munduan

hauts dezadan

 

Adanen poema amaigabea
Joseba Zulaika

Kriselu, 1975