|
Adanen poema amaigabea
35. «hemen ez dago ezer gehiago»
sentitzearen gainean etzan
sentitzea azeptatu
eta maitatu
azkeneraino
sentitzearen barruan
sentitzearen pean
sentitzea hil
ikusi, entzun
gustatu
sentitu
sentitze osoraino
osoa sentitzeraino
«hemen ez dago ezer gahiago»
sentitzearen lurrak zapaldu ziren
zoriona zahartu zen
minak ez du ezer trajikorik
ez du merezi hemen gelditzea
hau aspaldiko mundu zaharra da
hemen aspertua nago
goazen beste zerbaiten bila
zori ora
eta
zori txarra
ez dira nire mundua
bai, nik hemendik joatea nahi nuke
esan zuen Adanek
eta bere lur maitatu hartan barrena
beste behin abiatuaz
bere aurrean
mundu berri baten argia
sumatu zuen
Adanen poema amaigabea |