Adanen poema amaigabea
Joseba Zulaika

Kriselu, 1975

 

 

31. Bizitzeaz gogoeta

 

arratsalde arrunt batetan

eseri

eta bizitzeaz gogoeta egin zuen Adanek

 

ez paradisu, ez larritasun

inon eguzki eta nekerik ez

mundu osoa maitagarri aurkitu zuen

eta bizitzearen amorea arnasa bezain erraz

zetorkion

 

bizitza, nire herentzia bakarra

—jakin zuen Adanek

 

eta hantxe eserita egondu zen

arratsalde arrunt hartako zeruaren babespean

ludi osoa bere baitan zegoela sentitu zuen

bere sentimendua aizea bezain zabala

eta galdua zen

 

zen den guztia arnasa dena

 

eta gogoeta gabeko bizitzea

 

Adanen poema amaigabea
Joseba Zulaika

Kriselu, 1975