Adanen poema amaigabea
Joseba Zulaika

Kriselu, 1975

 

 

23. Adanen ibiltzea

 

Banoa

Nora noa?

 

Utzi dut mendi bat

Ikusten dut han

haran bat

Utzi nuen harana

 

Banoa

Nora noa?

Maite dut ibiltzea

min dut hiltzea

Nora noa?

Banoa

 

Dena da berri

Dena da zahar

Ez dut kalzadarik konstruituko

hautsez zikindua

zapaldua ta zapaldua

 

Eguneroko bidea

berria izango zait

berria eta aspaldikoa

paradisuak muta gabea

 

Maire dut

ibiltzea

Min dut

hiltzea

Banoa

Nora noa?

 

Ez dut etxerik egingo

Lurraren berorik ez dut galduko

Urrengo mendian lo egingo dut

gaur

eta haruntzagokoan

etzi

 

Lur guztiak dira nire

Itsaso guztia dira nire

eta zerua edonon dago

 

Basoak ezagun izango zaizkit

eta eremuen lagun egingo naiz

 

Dena dela

kalzadarik ez dut konstruituko,

bigarren aldiz

barri berdina ez dut zapalduko

ez dezadan ahaz

lur guztia nire dela

 

Maite dut

ibiltzea

Min dut

hiltzea

Banoa

 

Adanen poema amaigabea
Joseba Zulaika

Kriselu, 1975