Pette Basabürü
Junes Casenave

Euskaltzaindia / Bizkaiko Aurrezki Kutxa, 1981

 

 

Azken pheredikia

 

Eskerrak zier oroer

jinik gure ikhustera,

Eta balio beitzian,

gure heben behatzera.

 

Badira kanpotik jinik

etsaiak lür erosteko,

Ahalke gabe saldürik

barnekuek sos biltzeko.

 

Egün behar geneizien

azkarki jakinarazi

Ziberuko den güziak

heben nahi direla bizi.

 

Etxek dezagüla arren

guretako Ziberua,

Ta Ziberotarrek berek

bil Herriaren gerua.

 

Pette Basabürük ere

hori zian bere beithan;

Ziberuko herritarrak

berengaiñ izan ditian.

 

Goguan balinbadügü

Herriaren lagüntzia,

Othoi jarraiki dezagün

heben ikhusi bidia.

 

Zuiñ nahi neke heltürik

goitzen tü nahiküntiak:

Bakhotxak berhala ikhert

beraren eginbidiak.

 

Uzten zütiegü huntan;

juan zien herriala.

Gero egürüki gabe

lanari üztart zitiela.

 

Hebentik juan onduan,

aihari hun egin eta,

Lo minak har zitzaiela,

ametsak ere bai betha.

 

Ortzunduan argi beita

jeikitzen egünaldia,

Hala iratzar dadila

oroetan bizitzia.

 

 

Pette Basabürü
Junes Casenave

Euskaltzaindia / Bizkaiko Aurrezki Kutxa, 1981