|
Pette Basabürü
Hogeitahirugerren jelkhaldia
Jelkhi Pette, Ezpondabürü, Kharrikabürü, Akhoze, esküiñ.
Pette Berritzapen egiteko lagüntza galtheginik dit; Zerbait okher delakuan, paperak ützültzen diztatzi.
Aski beno haboro dit nahaskeria horietzaz, Nihaur lanari lotzeko enüzü egonen lüzaz.
Ezpondabürü Berhala berantü gabe hola dügü egin behar; Deüs ez egürük kanpotik ta gure bizkar lana har.
Gaztiak orai beitira herrian egon nahian, Jeiki behar ginikezü lantegi ere heiñian.
Kharrikabürü Aitzineko denboretan ofizialdünak baziren, Lotsa gabe oraikuak eztireia ahal jarten?
Akhoze Badakit hebentik kanpo zer den egün bizitzia, Ta zieki egoitia hartü dit arren xedia.
Ezpondabürü Aspaldian lagüngua hanitx dizie aiphatzen, Bethik aphürñi bat baizik aldiz guri ez eskentzen.
Kharrikabürü Bakhotxian balinbada nahiküntia lehenik, Gure ametsak dirade bertan izanen betherik.
Akhoze Ziberotarrek dizie maite berebertarzüna; Zentako ez egin behin laneko alkhartarzüna?
Pette Erran bezala lagüntza egürükitzen badügü, Uste dit orano lüzaz giratekiala haidürü.
Bestalde egon gitian lothürik izatiari, Gure jakitatiari ta gure mintzajiari.
Akhoze Hori bagünü güziek oro untsa jun litezü, Herria ta herritarrak salbatürik litakezü.
Kharrikabürü Zunbat dirade ahalke, zunbat ere ükhazale! Ta izaten ahal deia nur haiñ behera aphaltze?
Pette Basabürü |