|
Pette Basabürü
Zortzigerren jelkhaldia
Jelkhi Addar eta Tusuri.
Tusuri Zer diozü, ene nausia, ez düta lan hun plantatü? Arauz hunetsiren düzü enizala auher phürü.
Addar Bethidanik holaxerik, ehiz hi khanbiatüko, Bai eta astohünjale egündano egoneko.
Uste badük bat batetan oro goithü dütiala! Areta jakin behar dük üsü arrahaste dela.
Tusuri Hitzeman neizün bezala Xaxi dit untsa jarraiki Eta herritarrak ditzat hunen galtzera eraiki.
Addar Ha!gaizo astapitotxa! haur bat hiz; eztük ikhusten. Ez dakika üskaldüntsa zuiñen beste bürüzkin den?
Tusuri Bena segürtatzen zütüt aldi huntan ja hatik, Neskatila txarroill hori osoki dit ützülürik.
Sogin bazüntü gaztiak edariari etxekara, Potiko ta neskatilak denak ordi ützülüka!
Addar Tusuri, ixilik ago! beste saill bati loth hadi, Zeren ezagüt hirioke bertan beste lillüraldi.
Tusuri Banuazü herriala Xaxiren lagünen bilha, Berriz-juaitera hirila güziek dezen akhüla.
Eztakit zentako nizan egün albidat gaitzian: Bi jauzi dezagün eman ihurk ezin jarraikian.
Dantza.
Pette Basabürü |