Pette Basabürü
Junes Casenave

Euskaltzaindia / Bizkaiko Aurrezki Kutxa, 1981

 

 

Hogeitabatgerren jelkhaldia

 

Jelkhi Pette eta Xaxi, esküiñ.

 

        Pette

Herritarreki gütüzü

barda lüzaxko mintzatü:

Arrenküra handietan

oro sarthürik dütüzü.

 

Gure herriaren gaizak,

aspaldian ageri zen,

Juaiten ziren maneran

nura heltzekuak ziren.

 

        Pette

Gihaurek dügü lanari

behar lothü algarreki,

Ta herriaren gerua

gihaurek egin azkarki.

 

        Xaxi

Herrian berian beharrik

badizügü zunbait jente,

Erreüstarzünen ikhertzen

batere lotsarik gabe.

 

        Pette

Ez erres izanik ere,

bertan gütüzü hortako,

Saldo handian bildürik,

algarreki jüntatüko.

 

Batek berak ez dü ahal

egiten deüsere hunik;

Nekia dügü goithüko

indarrari üztartürik.

 

        Xaxi

Anartian behar zaiku

guri aitzina ebili,

Güdükatik ez ditzaien

bizizaliak iraitsi.

 

        Pette

Arren bürüra ditzagün

gihaurk egin hastapenak,

Arthegietan, barnetan

jokhatü berritzapenak.

 

 

Pette Basabürü
Junes Casenave

Euskaltzaindia / Bizkaiko Aurrezki Kutxa, 1981