Pette Basabürü
Junes Casenave

Euskaltzaindia / Bizkaiko Aurrezki Kutxa, 1981

 

 

Hamazazpigerren jelkhaldia

 

Jelkhi Xaxi, Pette, Zoharbitsü, Akhoze, esküiñ.

 

        Zoharbitsü

Badizü bizpalau urthe

etzütiedala ikhusi:

Ezkuntü geroz herrian,

nulatto zireie bizi?

 

        Xaxi

Hiria ütz eta bazter,

eztit dolü ükheiteko;

Uste dit orai nizala

egiazki bizi oso.

 

Bi haur ederrik ba ditzat:

etxia bethatzen die;

Jinkuari esker ere

osagarri hun dizie.

 

        Akhoze

Nula arpatü zideie

hebenko bizitziari;

Herrian enizalakoz,

gaitz dela beitzai üdüri.

 

        Pette

Zer othe da bizitzia

ez bagira güdükatzen?

Ta bethik beno haboro

borokari gira lotzen.

 

Herriari etxekara

heben lanaren ondotik,

Bakhotxa bizi nahi da

züzenki lehen lehenik.

 

Ala badügü zer egin,

gihaurek gure artian,

Zeren gira güzietarik

joik gure izatian!

 

 

Pette Basabürü
Junes Casenave

Euskaltzaindia / Bizkaiko Aurrezki Kutxa, 1981