|
Pette Basabürü
Hogeitaseigerren jelkhaldia
Jelkhi Lajaunie, Marceau, Deschamps, Leriche, exker.
Lajaunie Lan egitera direla Ziberuan abiatzen, Ardüra egün hoietan han eta hor die aiphatzen.
Marceau Erran horiek dititzat entzünik aspaldixkuan; Horra zentako gei düdan harat egoitera juan.
Deschamps Bethik ere hun ziküzü, lagüngüa delarik, Irabazi handixkuak elkh ditzagün diren lekhütik.
Leriche Saltzeko beita borda bat, berehala dit erosten, Eta hareki botian lür phuxka bat dit hartüren.
Deschamps Herrian behin jar eta erres dükezü lotzia: Lagünguak ükhen eta erres ere azkartzia.
Marceau Hanko Ziberotar hoiek eztie nahi arrotzik; Begitharte eijer arren ikhus dezen gütarik.
Lajaunie Bethik badüzü ahala saihetsetarik sartzia, Aminixtraziunian khideko edireitia.
Leriche Urthe zunbait dizügü ükhena baliatüko, Hantik gero nurapait beste soskara juaneko.
Zeren ez tügü goguan herriaren zerbütxia, Bena ahal dügün bezaiñ sosaren baliatzia.
Sar Pette, Phordoi, Xilhanko, esküiñ.
Pette Adixkidiak, iratzar ta egon erne geroko, Guaita bezala beitira hebenko gaizen jateko.
Phordoi Aztaparrak tzorrotz titzie: bethik hola dütükezü: Orotarik bat batetan jauzi nahian dütüzü.
Xilhanko Arrunt egürüki gabe guatzan oro bühurtzera, Hoik herriaren jabe ez othoi ütz lehentzera.
Pette Debrin ez deüs hiotiak, ez düzie hola eginen: Sosa badüzielakoz herria ez erosiren.
Phordoi Nahian zideie orai gure bizitzia eho, Lillüratürik herria düziela etxekiko.
Hilabete batez üdan biziko da agorrilan? Urthe arrastarentako izanen da ülhünpian.
Xilhanko Mihian düzie ükhen dena hun dela zientako, Herriari düziela hazkürria emaneko.
Eta holaz düziela orori lan eskentüko, Herriko sal-erospenak ere handiaraziko.
Zien bihotzen erditan düzie gorde gezürra, Baiezik eta zidela gü orori etxekara.
Ekharrarazten dütüzie pettarretik langiliak, Hürrüntik ere harginak eta argi-ezarliak.
Pette Ahalke etzideia, ttipi girela zientako? Lehertüko zütiegü agertü beitzide otso.
Ziek besten bizkar zide bizi izan bethi danik; Bestiak oro dütüzie etxekitzen zaphatürik.
Aldi huntan etzidie hürrünago ezkapiren, Eskü hoietzaz zideie orai heben eroriren.
Egin güdüka. Etsaiak hil.
Pette Zien gatik günükia behar galdü izatia, Ta egün lizatekia soltadüraren galtzia?
Satanek eraman etsaiak.
Pette (khanta) Eskerrak diotzüt nik egün zelüko Jinko Jaunari, Gure güdüka gaitzetan lagüngüa dü ekharri.
Etsai hanitx aizatürik geruari so gabiltza, Herrian huntarzün bethik oroek dezagün gora. Lagünak erretira.
Pette Basabürü |