|
Pette Basabürü
Lehen jelkhaldia
Jelkhi Borttol eta Maitena Basabürü, esküiñ.
Maitena Gai eta egün Xaxi dit thai gabe alhen goguan, Hiri handila beitzaikü juanik aspaldixkuan.
Borttol Orano berri dizkützü berri hunak igorririk: Eztüzü, Maitena, zertzaz hola erreüs izaterik.
Maitena Xaxi da gure alhaba eta düzü gure haurra; Lüzaz badikezü arren orano gure beharra.
Haiñ hürrün düzü galdürik oraiko egün tzarretan, Ta nuiz nahi heltübada jarririk beharrünetan.
Borttol Gaixtua jinen zaiküla eztü behar gogulatü; Hortan egoiten bagira bizitze hunik eztüzü.
Maitena Zihaurk ere badakizü nula joiten dian minak Eta lotzen zitzaizküla zalhetto eritarzünak.
Hiri handi hoietan zer nahigabe da heltzen, Doi doia gure herrian beitütügü borogatzen.
Entzüten düzü gaintika destorbiak kharriketan, Itsuskeria, uhuiñtza, kolpatze ere orotan.
Borttol Bena eztizügü behar gaiza horier phentsatü, Zeren, heben, han bezala, oro agit ditaketzü.
Maitena Phekü handi hanitx zaie erorten pe horietan, Gure alhaba, bentüraz, izan daite galbidetan.
Borttol Itsas naiaka badüzü hirietan bizi jente: Zentako gure alhaba baztertü behar litzate?
Maitena Zalhe die lagün gaixtuek hun beratiarra bildürik Eta enjeiñü ziezü ikhustia eroririk.
Borttol Xaxi haur huna dizügü untsa beita altxatürik, Eta berjabe delakoz ezta zeihartzen bidetik.
Maitena Batere aiher izan gabe okherra ziküzü jiten: Telebixta aitzinian haiñbeste beniz ni lazten.
Borttol Holako odol gaixtorik etzazüla egin othoi! Gure bizitze orotan egon gitian bihoztoi.
Udan bertan lanartetan jinen ziküzü etxerat: Eztit uste junnen dela berhala heben tik harat.
Pette Basabürü |