|
Pette Basabürü
Hamazortzigerren jelkhaldia
Jelkhi Addar eta Tusuri.
Tusuri Zuri hitzeman bezala enüzü egon ükhürü: Batetik deüs ezinian, beste bati lothü nüzü.
Addar Gainti orotarat bethik hola egin hebar diagü: Harat südürra lüzatü ta hunat adarra sarthü.
Tusuri Herri kanpotik etsaiak bildürik ditzat saldoka: Eginaraziko diela segür biga-bost marraka.
Addar Herrian berian ere, badakiat, batük etsaiak; Horier orobat ziek gal ditian lür-jentiak.
Hoientako ez dük hunik sos prunki biltzia baizik Ta herriaren saltzetik tie huntarzünak elkhirik.
Tusuri Sosaren gose hori dit hoietan untsa ikhusten, Ta hartakoz ari nüzü ahal bezaiñ baliatzen.
Addar Erran nahi neikek ere hor gireno kuxelü hau, Sinhestiaren muztera lothü behar dela briu-brau.
Lagünak badizkeiagü erretor üskaldünetan, Ta hanitxez segürago aphez gehien zunbaitetan.
Dioie erdaraz baizik eman daitiala fedia, Haurretan frantsesez dela sorarazten sinhestia.
Tusuri Hoik dira asto handiak! üskara traba bat dela! Aski borogatü dügü jen tetan zian ahala.
Addar Xo! xo! Tusuri, ago hor; ütz itzak ixilik, othoi! Beren lana egiten die, gük üztaren biltzeko doi.
Pette Basabürü |