|
Pette Basabürü
Seigerren jelkhaldia
Jelkhi Ezpondabürü, Xilhanko, Xaxi eta lagünak esküiñ eta Arotxetx, Intsagostoi, Othexarre, Nabarra eta etsaiak exker. Ostatian, edarriak mahaiñian.
Nabarra Herri huntan lagüneki hau dügü besta gaitza; Orenari sogin zazie: hürrün düg orano goiza.
Ziek, gizun pottoluak, bazter zitaie hebentik, Edari hun horik oro baitütüt zalhe hüstürik.
Edan eta eror moxkor Pette sar.
Pette Zer planta dügü heben gaur: neskatila bat lürrian! Hau ere thenore huntan ikhusi behar günian!
Ezpondabürü Gizuna mozkor delarik izate itsusian da: Zer aphaltarzüna aldiz emaztia ordi bada!
Pette Lagünt nezazie othoi amiñi bat jeikarazten. Kanpo elkhi dügüneko arauz beita belhitüren.
Jeik eta etxek neskatila.
Xilhanko Albidatik gabe düzü, oro hüillan deseginik; Ta mürrütsa ikhustiak ezarten nizü laztürik.
Intsagostoi Ziek gure aferetan ikhustekorik eztüzie; Neskatila hori arren bakian ütz ezazie.
Othexarre Bere nahi eginetan bakhotxa da bere bürü: Ordian zer düzie ziek nahiz südürra hor sarthü?
Pettek ütz Nabarra.
Pette Maskaro hiotü tzarrak, ezdeüsdün olliatak, Uste dük laket zaiküla izatia manhatiak?
Xilhanko Behar zünükeie orok izan ahalkez betherik: Nun da zien gizuntarzüna hola ordi zidelarik?
Arotxetx Ezpadüzie nahi jakin zer den gure gozatzia, Aski düzie hebentik berhala lekhü hüstia.
Pette Badakitzagü gük ere ükhübeillak erabilten Eta makhila gorriak firrintan üngürükatzen.
Egin güdüka, lagünak, gal eta, ezkapa, Xaxi elkh.
Othexarre Gure nahiküntiari nur othe bühürt lizate? Lehertürik pharkamentü bertan galthegin lezake.
Eraman Nabarra. Etsaiak juan.
Khanta
Bat, biga.. .hamar trago, Gizunak dü edan untsaxko; Bat, biga.. .hamar trago, Lagüneki kartakan dago; Bat, biga.. .hamar trago, Nun ezten hüstü gehiago.
Bat, biga.. .hamar trago, Galtzera dü gogua oso; Emaiten dü hordago Ta mihia lüzatzen zaio: Xahal saldü khario Axuriak ere haboro.
Bat, biga.. .hamar trago, Haurrak aspaldian zaizkik lo. Emaztia aldiz so Thenoriari gaia oro Nuiz hitzaien jineko Goizian ordü dateneko.
Bat, biga.. .hamar trago, Emak hor hola aitzinago! Bat, biga.. .hamar trago Axki dük, gizuna; xo! Bertan hizate khüso, ezpahiz ere arrunt otso.
Pette Basabürü |