|
Pette Basabürü
Hirugerren jelkhaldia
Jelkhi Addar eta Tusuri Satanak
Addar Tusuri, üdüri zitak, ehait haboro ikhusten; Nitarik hürrün egoitez zer othe deitak gordatzen?
Tusuri Jauna, lan gaitzetan nüzü thai gabe egünak oso, eztezazüla uste ükhen egiten düdala nik lo.
Addar Bai, bai, izaten ahal dük, bena eztük ez ageri; Burrunbak handi badützak ebakitzen dük saill güti.
Tusuri Bena huni edo horri nula loth nintake? Zeren bazter orotarat badit bethi indarkatze.
Addar Hor dük hor ogen handia: eztük nihuiz ikhasiko! Aphürri arren loth hadi lan hun baten egiteko.
Tusuri Bethidanik zira, Jauna, zü orotan ene nausi; Eginen dit zük errana: orai beha nüzü zuri.
Addar Entzün düka Basabürü bai eta Basabürüsa? Pette, potiko gaztia, entzün düka, errak, phutsa?
Tusuri Xaxiri zer heltüko den arrenküra badizie: Holako franko badüzü lürra bethatzen beitie.
Addar Hor dük, gaizo totolua, guri jiten zaikün phasta: Ta Xaxiren galerazten berhala gitian planta.
Horiek ahatz ditzadan lana hasi beno lehen, Emaiteko txistian nük hireki jauzi zunbaiten.
Dantza.
Tusuri Bihotzaren azkartzeko, ni ere, ala brintxua! Bi ürhatsen emaitera zütarik landa banua.
Dantza.
Addar Zankuak gano hunian beitütügü biek egün, Phüntü horik arhinki hortxetan eman ditzagün.
Biak dantza.
Pette Basabürü |