|
Pette Basabürü
Hamabostgerren jelkhaldia
Jelkhi Maitena eta Borttol, Eiheralt eta eiheraltsa, esküiñ.
Borttol Zien semia dizügü orai berian ikhusi; Boztariatü gütüzü etxen beitükegü nausi.
Maitena Hau beno hoberagorik ükheneko güniala Etzaikü batari ere orano jin büriala.
Eiheraltsa Hala hala gü ere boztariatzen gütüzü, Emaztegei hoberena herrian beitü haitatü.
Haiñbeste neskatila da herritik kanpo juaiten: Hun ziküzü ikhustia zunbait direla egoiten.
Maitena Tipi ttipitik dizügü erakatsi alhabari Orozbatkoz bizi ledin etxekara herriari.
Berttol Eta etxenko ginizün gure haurra altxatü hor; Basabürüko primari dizügü etxaltia zor.
Maitena Basabüria bestordüz Basabüria izan düzü; Jagoitik ere ordian Basabüria dükezü.
Eiheralt Ziberuko ohidürer oso gira etxekiak; Hargatik hala dirate aitzina gure gaztiak.
Maitena Zühaiñ adarretik dira bi txori hegaltatüko; Ta zuiñ etxadi eijerra dien biek egineko!
Pette Basabürü |