|
Pette Basabürü
Hamabigerren jelkhaldia
Jelkhi Xaxi, esküiñ.
Xaxi (mintza edo khanta) Zer eztitarzüna egün üda arratsalde huntan; Oro ixilian dira txoriak berbera khantan.
Sorhuak eta oihanak zuiñ eder beren berdian! zereneztüt ikhusi lehen, heben bizi nintzanian?
Sar Pette.
Pette Bazter eder horier so harua düzü gozatzen; Egünko arte hun hunek khanbio deizü ekharten.
Xaxi Eztakit batere nula egon nizan herriz kanpo; Zer egin nian ordian? izan nintakian ertzo!
Pette Ta Basabürüko primak herria ez dü ahtze; Segür izaten ahal da, badüke beste bizitze.
Hürrün bizi daitekia, Ziberuko neskatila, Bere gogua dialarik thai gabe bere etxiala?
Xaxi Nihuiz hanko bizitzia ez nezake har gogotik! Arroi :tz bata-bestentako Ezin egin lagün hunik.
Pette Bi biak girenez gaiñen, galtho bat dit egineko: Zük, Basabürüko prima, har nezazü nausitako.
Ene hasperen handiak nik zuretako nitizün, Beithan etxeki düdana ageraratzen dit egün.
Xaxi Enetzat maitharzün handi banakizün bazüniala, Eta holako galthua eginen zeneitazüla.
Zunbat neskatila dira hirilat arra-ützüli, Potiko galthazalerik eztielakoz ikhusi!
Bena ni aiher nündüzün etzinantiala hola, Arauz ene baimenaren ondotik zinantiala.
Pette Batitzügü, zorigaitzez, herrian jente gaixtorik; Bestetarik tützü berhez oro ürgüillüz betherik.
Xaxi Etzira horietarik; ene baimena badüzü; Bena behar ditzat hortzaz aitetama elhestatü.
Pette Basabürü |