Pette Basabürü
Junes Casenave

Euskaltzaindia / Bizkaiko Aurrezki Kutxa, 1981

 

 

Hogeitabigerren jelkhaldia

 

Jelkhi aminixtraziuneko bürüzagia, lehen idatzaiña,

bigerren idatzaiña, exker.

 

        Lehen idatzaiña

Jauna, paperetan dügü

Basabüruk egin galthua,

Arthegi eta barne lan

üda huntan egitekua.

 

        Bürüzagia

Zunbateta ez düt erran

badela galtho sobera;

Utz ezazie hori bazter

beste denen arabera.

Lehen idatzaiña

 

        Lehen idatzaiña

Bena hunena jadanik

heben düzü aspaldian,

Bost hilabete hoietan

galdürik besten erditan.

 

        Bürüzagia

Begira beste haiñbeste:

lau, bost, hamar hilabete;

Hebentik hara balinba

dikezügü arrahaste.

 

Oraiko, aski düzie

zer nahi ihardestia;

Ala ahatze düzie

estakürü emaitia!

 

        Bigerren idatzaiña

Oro eginen dütügüla

idatzaiña paperak bildü tianian

Pauben Jeanne d’Albreteko

libürütegi handian.

 

        Lehen idatzaiña

Nahaskeria ere badela

egin dütian galthuetan,

Bi lanek behar direla

untsa berhezi orotan.

 

        Bigerren idatzaiña

Arraegiteko dela

idatzaiña arthegiaren xedia,

Xehetarzüneki ere

berritze aitzin-khuntia.

 

        Lehen idatzaiña

Beste galthuarentako

ikhus arraheiñkiago:

40-eko legia

ikhertü beharko zaio.

 

        Bürüzagia

Ihuiz eztüzie ziek

lana ikhasiko untsa.

Jakin ezazie arren

zuhürki emaiten sosa.

 

Lehen galthazaliari

oro eskentzen batügü,

Gure nausietzaz gaixki

ikhusirik gütükezü.

 

Horik denak aldibakhotx

ihardets eztitzatziela;

Bestelan izanen gira

lanik gabe geruala.

 

Horrek erran nahi lüke

lana bada eskaserik,

Bertan ez datekiala

enplegiaren beharrik.

 

 

Pette Basabürü
Junes Casenave

Euskaltzaindia / Bizkaiko Aurrezki Kutxa, 1981