Pette Basabürü
Junes Casenave

Euskaltzaindia / Bizkaiko Aurrezki Kutxa, 1981

 

 

Lehen pheredikia

 

Jente hunak, jin zideie

egün gure behatzera,

Zeren phastoral berri bat

guatza zier erakustera.

 

Aldi huntako süjeta

dateke gure herriko;

Emanen deiziegün jeian

girade ezagütüko.

 

Segür Pette Basabürü

gü bezalako bat zen;

Gure artian sorthürik

Ziberuko potiko zen.

 

Herria maite beitzian,

behar zian heben bizi;

Herritarretarik hüsten

etzian nahi ikhusi.

 

Basabürüko Xaxia,

etxalteko prima huna,

Begistatzen dü aspaldian

bildü nahiz bere gana.

 

Anartian neskatilak

bere herria üzten dü,

Hiriko bizitziaz

ilüsitürik beitügü.

 

Bertan haren aitetamak

hortzaz arrenküra dira,

Pette ere bai erreüs

maitia juanik hara.

 

Beste lagünak bezala

lan tzarrari da lothürik,

Herotsak eta xoildürak,

herriko minak ere joik!

 

Udako lanartetara

jineko da phausatzera,

Heltübada egoitera

goguan dian arabera.

 

Bena herriko bestetan,

gaztiak dira mozkortü;

Xaxi aldiz khexüz khexü

hoik ikhustez zaikü greütü.

 

Pettek eta lagünek deitzoe

arra-berritzen indarrak:

Adüla gaixtuak üztez

txerkha ditzan ere hunak.

 

Aitetamek nahi die

Xaxi gatzarazi etxen,

Etxenko prima bezala

pharte oso dezan ükhen.

 

Pettek bere maitharzüna

agertzen deio ordian,

Ta alkharreki direla

biziko Basabürian.

 

Neskatila mardiallerek

nahaspulla ezarteko,

Xaxiri tie gaixkiak

erraiten Petterentako.

 

Bien aitetamek dütie

gazten xediak lagüntzen,

Beren boztariua ere

orotarat erakusten.

 

Xaxi eta Pette dira

ezkuntzez algarretatü,

Ta biak Basabürian

bethikoz dirate bürü.

 

Bere lankheien erditan

Pettek eztü ahatzeko

Herritarreki batian

dükiala egiteko.

 

Aminixtraziuneko

xeheria güziari

Beharko zaio bühürtü,

bera plantatü lanari.

 

Kanpoko erosliarrak

ta barneko saltzaliak

Hürrün aizatüko dütü

bizi ditian herriak.

 

Bakhotxak, bere ogüz,

egin dezan bere sailla,

Herritar güziak dütü

lagüntüko huniala.

 

Pette eta Xaxi ziren

herrian bizi bakian,

Ororek beitzien hartü

esperantxa bihotzian.

 

Horiek oro dütützie

gurekilan ikhusiko,

Arauz beiteiziegü orai

ordü hunik emaneko.

 

 

Pette Basabürü
Junes Casenave

Euskaltzaindia / Bizkaiko Aurrezki Kutxa, 1981