Pette Basabürü
Junes Casenave

Euskaltzaindia / Bizkaiko Aurrezki Kutxa, 1981

 

 

Hogeitazazpigerren jelkhaldia

 

Jelkhi Pette, Xaxi, Maitena eta Borttol, esküiñ.

 

        Pette

Behar günükiala

haiñ azkarki güdükatü

Nihuiz egün artinokan

enizün nik gogoratü.

 

        Borttol

Gük ere gure denboran

nekiak ükhen dütügü:

Ziek beno lehen ere

bühürtzera ginen lothü.

 

        Pette

Eta ziek ezpazünien

aitzinetik saillik hasi,

Deüs ahal eginikezü

gük zien ondotik orai.

 

        Xaxi

Orano orhitzen nüzü

nula bühürtü zideien,

Etxekitzeko izate,

jakitate, mintzajien.

 

        Pette

Mintzajia gal bezaiñ bat

gal dügü jakitatia,

Galdüko zaikü herria

eta gure eskualdia.

 

        Borttol

Zü zirade egiazki

Basabürüko nausia:

Zure eskietan deno,

bizi da Basabüria!

 

        Pette

Bena hanitx bagütüzü

garrareki bihotzian,

Sü borthitz phiztü nahian

bizizale bakhotxian.

 

        Maitena

Eta zer goxotarzüna

gure zahartarzünian,

Irus heben bizitzia

gure etxetto barnian.

 

        Pette

Halerik ere ez düzü

gure sailla ürhentürik,

Eta lanari gütüzü

egonenko estekirik.

 

 

Pette Basabürü
Junes Casenave

Euskaltzaindia / Bizkaiko Aurrezki Kutxa, 1981