Pette Basabürü
Junes Casenave

Euskaltzaindia / Bizkaiko Aurrezki Kutxa, 1981

 

 

Hamahirugerren jelkhaldia

 

Jelkhi Addar eta Tusuri Satanak.

 

        Addar

Tusuri, asto handia!

ehian eztabadarik!

Bildürik hialakuan

Xaxiz ehian axolik.

 

        Tusuri

Pharka, jaun Satan handia,

zer behar nükian egin?

Ez düzü segürtamenik

Ziberotar horiekin.

 

Hori erran aho-mihiz,

hau goguan erabilten,

Gero ützül nurat nahi:

hola ditzat nik ikhusten.

 

        Addar

Sogitez hüillantikago,

bestiak bezala dütük;

Eta ündülgürik bahü

aisa goga hitirioke.

 

        Tusuri

Bai, bai, ez gitizie ez

orano biak goithürik;

Gora-beherak izanik,

hor dizügü lana bethik.

 

        Addar

Berantü gabe, hürrüntik,

denak oro planta itzak,

Ta hüillantik jarraik itzak

bi gazte hoien ürhatsak.

 

        Tusuri

Ala brintxua enüzü

has eta lo egonenko;

Ziberotarrak ditzügü

debrü beno sordeisago.

 

 

Pette Basabürü
Junes Casenave

Euskaltzaindia / Bizkaiko Aurrezki Kutxa, 1981