|
Pette Basabürü
Hamaseigerren jelkhaldia
Jelkhi Pette, Xaxi, Borttol, Maitena, Eiheralt, Eiheraltsa, Apheza eta ezteliarrak, esküiñ.
Apheza Adixkidiak, herrian boztario handi dügü: Ohatzeko hor berian bi gazte ezkuntzen zaizkü.
Pette eta Xaxi Biak jin gütüzü huna sakramentiaren galthoz, Eta azkar maitharzüna nahi beitügü bethikoz.
Eiheralt Jaunaren lagünguaren gure haurrek beharra die, Orai diren egünetan galbidetan beitirade.
Eiheraltsa Bi gazte horik ikhustez bihotza zait erdiatzen, Zeren, gü jakile dira, egün bethikoz jüntatzen.
Maitena Gihaurk bezala eztie deüs mentsik Basabürian: Irus izanen dirade lanian eta bakian.
Borttol Jinkuaren aitzinian, aphezaren aitzinian, Hi hizate oraidanik nausia Basabürian.
Gük eta zaharrek etxeki dügün bezala, Etxaltia behar dükek hik zaiñkatü hala hala.
Eta zü, Xaxi maitia, zirate etxenko bihotza: Etxekandere berria, gureki zure egoitza.
Jinkuaren eretzian, herriaren eretzian, Güziak gira etxian algar maithatüko bathian.
Pette Etxenkuen aitzinian, ziek oro jakile heben, Xaxi dit emaztetako ordian eneki biltzen.
Xaxi Etxenkuen aitzinian, ziek oro jakile heben, Pette dit nik senhartako ordian eneki biltzen.
Apheza Bata bestiarentako bizi zite jüntatürik, Ta maitha ziztaie zien lokharriak tinkirik.
Ezar erhaztünak. Sar aiñgüriak eta khanta.
Adarxkuan, besten onduan txilintxau bi sagar gorri; Udazkenialat dirade izanen amiragarri.
Egün bi senhar emaztek, beren zaharren ondotik, Jarraikiren tie ürhatsak bizitziari lothürik.
Aiñgüriak juan.
Apheza Jinko jaunak zien baimena orai untsa har dezala, Eta benediziunia nasai eman deizaziela.
Benedika.
In nomine Patris, Filü, et Spiritu Sancti. Amen. Jinko Jaunaren grazia bethik düzie ükhenen.
Egin ezteiak.
Khanta Oihan beltzian
Oihan beltzian zuiñen eijer den osto berdia jelkhitzen; Han entzün dütüt egün goizian txoriak khantüz erraiten: Bi bihotz gazte amodiuak egün ditiala jüntatzen; Boztariutan sarthü niz eta orai hasten niz khantatzen.
Espus espuser ororen phartez uhure eta goraintzi, Egün düzien amodiua bizi zideno ez ützi: Nahigabetan pharte har eta plazerak ez berantetsi, Irus izate ederrenian nahi dügü ziten bizi.
Espus jaunak elhe bat bera bürian dezala edüki: Lagüntto horri amodiuaz bethi bihotza eraiki; Zaharraguer uhure eta haien abisa jarraiki, Familiako bake hun baten gozatzeko algarreki.
Espusa gazte baten erhian zuiñ en eijer erhaztüna! Harek beitioe muthil gazter: “Etzitaiela ingana: Senhar hun baten edireiteko egün izan düt fortüna, Hari emanik bihotza oso bai eta gaztetarzüna.”
Txori eijerrak egiten dizü elhorritzian habia: Espus espusek gazte lagüner eman deie etsenplia, Berantü gabe ber ürhatsari oro ditian abia, Baratzen denak üdüri beitü lanthare üzta gabia.
Adios zier, espus espusak, üzten zütiet bakian; Zelüko jaunak lagünt zitzela hartü düzien bidian; Igarailiak ikhus zitzela urthe zunbaiten bürian, Amatto haur bat altzuan eta aita laueki lanian.
Pette Basabürü |