|
Pette Basabürü
Hogeigerren jelkhaldia
Jelkhi Pette, Phordoi, Xilhanko, esküiñ.
Pette Badakizie berria ziek ere, adixkidiak, Nula Othexarrek bertan lürrak dütian saldiak.
Phordoi Emekilan, lüzaz gabe, bordak dütüke sostürik, Eta oraidanik ditizü haurrak kanpo ezaririk.
Xilhanko Jagoitik arren zizkützü arrotzak ere lothüko, Hütsarten igaraitera baizik ez hunat bildüko.
Phordoi Lür-bordak gira galtzera kharioegi beitira; Ta arrotzen arabera nula planta eskentzera.
Pette Saltzalien gatik dira gure ahalak aphaltzen; Eskorarik ez badügü ez gira ahal azkartzen.
Xilhanko Ber denboran ari düzü herria hüsten osoki; Nula behar zaikü arren aitzinara heben bizi?
Phordoi Gizunak ikhusten tügü saldoka ez ezkuntürik, Lürrari xahartzialat ahal bezala lothürik.
Xilhanko Paper bat tzarra deit atzo legarkariak igorri, Zuiñtan ikhusi dit legarra zehitü dela azkarki.
Etxalte bat saldü beita prezio gora batian, Behartzen zait ere phaka amanda oso ordian.
Phordoi Lürrak dirade khario legarrak dirade gora; Eho nahi gitizie: nula bazter arrenküra?
Pette Ez gitian hola egon, egin dezagüla zerbait, Oroek ikher dezagün zuiñ bide jarraik nulapait.
Khanta
Bedatsian hegaixtiek habia die biltzen, Zühaiñen adar berdetan, eijerki antolatzen. Ttipiak sorthü bezaiñ bat, thai gabe dütie hazten. Ta bethik beren ondotik ez dütie bazter üzten.
Errepika: Zentako da herria galtzen? Nuri eman ogen? Herria maite dianak Egonen da etxekara, Urgaiztüko dütü lagünak Beren saillen egitera.
“Haurrak beharko zaizie bertan herriz-bestetü, Herrian eztelakuan lanik ahal plantatü; Lürrak hunek edo harek arrotzer saldü dütü; Eta zientako dirade sobera khariotü.”
Bena badira herrian lürrak auher beitira: Zentako ikhusten tügü heltürik heiñ hortara? Ondoriorik etzena etxetan aitzinara? Itxes handik zütiana bildü oro galtzera?
Ohidüren arabera ondoko zen lehena, Ta primia ala prima etxaltia harena. Usü aitetamek die hartü behar etzena, Potiko batek diala lagüngua hoberena.
Neskatilak aldiz dütie hürrünilat igorri, Ziratiela andere bertan amiragarri. Zer heiñetara herria hola dien ezari. Behar lizate oroer agertü lotsagarri.
Funtsak badira orano, bada bizipidia, Aizoko etxian ere hor da bizizalia. Potiko ta neskatilek egiten gizartia, Biek txütitüko die herrian etxadia.
Pette Basabürü |