Pette Basabürü
Junes Casenave

Euskaltzaindia / Bizkaiko Aurrezki Kutxa, 1981

 

 

Laugerren jelkhaldia

 

Jelkhi Marceau, Lajaunie, Deschamps, exker.

Uskaldüntsa gazte bat zerbütxari, esküiñ.

 

        Marceau

Adixkidiak, zieki

zuiñ goxo den phausatzia,

Alkharretatürik heben

arte bat berrikatzia.

 

        Deschamps

Oro biltzen girelarik

zure edantegiala,

Ene arrenkürak dütüt

urthukirik kanpuala.

 

        Lajaunie

Zük düzü neskatila hau

aspaldian zerbütxari:

Holako neskato hunak

aphür dütüzü jagoiti.

 

        Marceau

Mixkandi agüdua dit:

eztik nik erraitekorik,

Goizanko zortzietarik

arrats berantian txütik.

 

Bena elikezü arauz

esker gaixto izan behar;

Aberasgia holakorik

ez dezake bestetan har.

 

        Lajaunie

Nik aldiz etxian badit

neskato bat haiñ bühürri,

Egün orotan ezpeitü

bakerik emaztiari.

 

Güs-arraill izanik ere,

eztü irabazten aski;

Kanpis, ahatze ziozü

zuiñ zokhotik düdan elkhi.

 

        Deschamps

Nik Xaxi Basabürü dit

etxen emazte haurreki,

Erdotz den neskatila bat

eta bakian hoieki.

 

Kokteletarat beitua

egün oroz emaztia,

Barnen prefosta handi da

haurreki bürü-haustia.

 

Lanak eztitzü goihagai

ihuiz ere ütziko;

Asteko egünak oro

ditzü gure zerbütxüko.

 

Bertan juaitekua da

bere lanar ten hartzera;

Gure aldetik baguatza

gihaurenen gozatzera.

 

        Marceau

Etzitaiela gargillat

pheredikü horieki:

Ni bezaiñ gosaio zide

eta jan galthuareki.

 

Jan eta edan dezagün

algarrekilan behinkoz,

Arrenkürak jinen zaizkü

guri aitzinara brinkoz.

 

Khanta.

 

Ardu xuri ala gorri, biak hun ziztatzü eni;

Mündü huntan bizi nizano, zaiñetan odol düdano,

Nik ez diozüt, ez erranen ardu hunari adio.

 

 

Pette Basabürü
Junes Casenave

Euskaltzaindia / Bizkaiko Aurrezki Kutxa, 1981