|
Pette Basabürü
Bostgerren jelkhadia
Jelkhi Xaxi eta Izarra lagün bat, esküiñ.
Izarra Udüritzen zitadazü arhin arhina zirela; Segür nüzü zuretako zerbait berri hun badela.
Xaxi Aisa atzamaiten naizü egün ni boztariutan, Zeren bertan banuazü phausatzera lanartetan.
Izarra Bai, enthelegatzen zütüt; zure ber xedetan nüzü. Beste güziek bezala merexi dügü deskantsü.
Xaxi Gure lan eta gaixtuak aldi bat bazter ütz eta, Guri ere hun ziküzü herriaren gozaxeta.
Izarra Eta gure aitetamen berriz ere. ikhustia, Goiz arrats gure haidürü arauz beitie asia.
Xaxi Egün oroz ari nüzü ni bethik phentsamentükan Hunako nizatianez harat juan ordükuan.
Izarra Nihaur ere hortan nüzü eta ez arrajiteko, Ahal oroz lothüko niz herrian lan ükheiteko.
Xaxi Heben düdan bizitziaz eztik dolürik ükhenen, Ez eta eniz haboro handien menpe egonen.
Hürrün herriz-bestetzera aitzinetik juan nintzan; Enükezü aski ellho arrajuaiteko geruan.
Pette Basabürü |