|
Pette Basabürü
Hogeitabostgerren jelkhaldia
Jelkhi Addar eta Tusuri Satanak.
Addar Entzün diatzat aiñgüriak aphez ments dela herrian, Eta nigarrez dioie dela galbide handian.
Tusuri Beste althekuak phenan ikhusten dütügülarik, Ezarten gitü, uste dit, Satan, boztariatürik.
Addar Senditzen diat Ziberuan bühürtü nahian direla; Hartakoz heben-harat lo, othoi, egon ehadila.
Tusuri Badakizü ihuiz ere ekhüratzen enizala, Ta ezin egonareki bethik aidian nizala.
Addar Debrü Ziberotarreki ehiz bertan phausatüren; Ez dük ahal aitzinetik jakiten zer den heltüren.
Tusuri Lan, lantegi, berritzapen, han herritarrak berjabe, Ziberuko jakitate nahi die eta mintzaje.
Hoik oro gaiza baliusak eta beharrünenak; Engoitik biltzen dütie herriko ahal güziak.
Zuiñ gaintitarat eztakit orai ützüliko nizan Ta berantegi dateke egoiten baniz ezbaian.
Addar Arrotzak jinaraz itzak. bestetarik sosareki. Herria galdüren diagü bere izatiareki.
Pette Basabürü |