Pette Basabürü
Junes Casenave

Euskaltzaindia / Bizkaiko Aurrezki Kutxa, 1981

 

 

Hamargerren jelkhaldia

 

Jelkhi Pette, Xaxi, Xilhanko, Ezpondabürü, Izarra, esküiñ.

 

        Pette

Hun ziküzü egoitia

egün heben algarreki,

Behinkoz arte baten

iragaitia eztiki.

 

        Xilhanko

Ostatüko gizatzarrak

orai aizatürik kanpo,

Herriari arauz eztie

itzal eginen haboro.

 

        Izarra

Holakuen ikhustiak

bihotza tximikatzen dü;

Hebentik juan beitira

boztariutan gütüzü.

 

        Xaxi

Hiritik jin nizalarik

hanko bizitziaz aski,

Horiek ditazie hüllan

herria hügüntarazi.

 

        Pette

Eztezazüla uste ükhen

gazteria hola dela,

Sanorik ere badüzü

potiko ta neskatila.

 

Horik betherik dütüzü

lanez eta nahiküntez;

Herria die lagüntzen

indarrak nasai emaitez.

 

        Ezpondabürü

Oroek heben balie

holako jenten jitia,

Aspaldian ginikezü

azkartürik izatia.

 

        Pette

Halere hanitx batützü

saillari berme lothürik:

Eztie egürükitzen

kanpotik lagünguarik.

 

        Xaxi

Ala xedia hartü dit

herrian egoitekua;

Hiriko lana ütz eta

hartüko dit hebenkua.

 

Oro hantürik dütüzü

han handi-nahikeriaz,

Arrenkürarik eztie

hartzen gure eginetzaz.

 

        Pette

Zü heben sanokiago

irus zirade biziko;

Badüzü inkhatzekorik

zure etxaltian franko.

 

 

Pette Basabürü
Junes Casenave

Euskaltzaindia / Bizkaiko Aurrezki Kutxa, 1981