Pette Basabürü
Junes Casenave

Euskaltzaindia / Bizkaiko Aurrezki Kutxa, 1981

 

 

Himeretzügerren jelkhaldia

 

Jelkhi Othexarre lür saltzalia, Leriche eroslia,

Beaulieu huntarzün-erazlia, exker.

 

        Othexarre

Ahalak eginen diatzat

diren güzien saltzeko;

Haurrik eztiat nahi etxen,

zizaiñik ez bizitzeko.

 

        Beaulieu

Erostün bat huna diezüt,

beraiki beitü diharü;

Borda ta lür phuxka baten

beretü nahian düzü.

 

        Othexarre

Botzik diatzat saldüko:

largatü behar dik musa;

Herrian badiat erostün

bena ments die ardita.

 

Bestetarik ere jiten

badiat eskentzale franko;

Emaile haboronari

zalhe doiatzat ütziko.

 

        Leriche

Eskentzen deiat berhala

güziek beno gorago;

Ez lotsarik har eneki

nahi dükeianantako.

 

        Othexarre

Ene azken hitza düzie

eta ez deiziet besterik;

Ez düzie ükheneko

zazpi miliuz petik.

 

        Leriche

Etzira aphaltik ari,

bena eraman itzatzü:

Holaz sos soberakinak

thapatüko deiztadatzü.

 

        Beaulieu

Eta gütarik bakhotxak

pharte düke beretako;

Zunkabi hori paperetan

ez dit agereraziko.

 

        Othexarre

Hihauren üdüriala

papera dezala ager,

Nik ene sosa osorik

xahü ükhen dezadan ber.

 

 

Pette Basabürü
Junes Casenave

Euskaltzaindia / Bizkaiko Aurrezki Kutxa, 1981