Pette Basabürü
Junes Casenave

Euskaltzaindia / Bizkaiko Aurrezki Kutxa, 1981

 

 

Bigerren jelkhaldia

 

Jelkhi Pette, Eiheralt aita eta Eiheraltsa ama, esküiñ.

 

        Eiheraltsa

Haurra, badü egün zunbait

üdüritzen zaitadala

Trahola handi zerbaitek

ülhüntzen zütiala.

 

        Pette

Bai, Xaxiren arreñkürak

nizü holaxe ezarten;

Aspaldixkuan eztizü

eni berririk igorten.

 

Ala untsa badakizü

handizki maite dudala!

Uste nizün berak ere

hanitx maite nündiala.

 

        Eiheralt

Azken urthetan zütian

neskatilak hürrün juan,

Potikuak ezkuntzeko

herrian ützi ziti-ian.

 

        Pette

Hola hola aitzinara

heltü behar zaikegia?

Ezta hüstüko orano

bethik haboro herria?

 

        Eiheralt

Ehadila arren etsit

hasi zizkük egoiten;

Eta Xaxiriz besterik

ahal dükek begistatzen.

 

        Pette

Hartürik dit aspaldian

bihotz barnian xedia,

Horreki edo nihurki

dükedala bizitzia.

 

        Eiheraltsa

Neskatilak maite zütü

egürük ezazü bakian;

Etzütü ez ahatzerik

izanik ere hirian.

 

Thiratüren dizu hunat

zük dozün amodiuak,

Hüllantüko zure ganat

ützirik beste bazterrak.

 

        Pette

Ama, zure hitzak nizü

ene minetik arhintzen,

Zeren bethik jakin düzü

behar denaren erraiten.

 

 

Pette Basabürü
Junes Casenave

Euskaltzaindia / Bizkaiko Aurrezki Kutxa, 1981