|
Pette Basabürü
Lehen pheredikia
Jente hunak, jin zideie egün gure behatzera, Zeren phastoral berri bat guatza zier erakustera.
Aldi huntako süjeta dateke gure herriko; Emanen deiziegün jeian girade ezagütüko.
Segür Pette Basabürü gü bezalako bat zen; Gure artian sorthürik Ziberuko potiko zen.
Herria maite beitzian, behar zian heben bizi; Herritarretarik hüsten etzian nahi ikhusi.
Basabürüko Xaxia, etxalteko prima huna, Begistatzen dü aspaldian bildü nahiz bere gana.
Anartian neskatilak bere herria üzten dü, Hiriko bizitziaz ilüsitürik beitügü.
Bertan haren aitetamak hortzaz arrenküra dira, Pette ere bai erreüs maitia juanik hara.
Beste lagünak bezala lan tzarrari da lothürik, Herotsak eta xoildürak, herriko minak ere joik!
Udako lanartetara jineko da phausatzera, Heltübada egoitera goguan dian arabera.
Bena herriko bestetan, gaztiak dira mozkortü; Xaxi aldiz khexüz khexü hoik ikhustez zaikü greütü.
Pettek eta lagünek deitzoe arra-berritzen indarrak: Adüla gaixtuak üztez txerkha ditzan ere hunak.
Aitetamek nahi die Xaxi gatzarazi etxen, Etxenko prima bezala pharte oso dezan ükhen.
Pettek bere maitharzüna agertzen deio ordian, Ta alkharreki direla biziko Basabürian.
Neskatila mardiallerek nahaspulla ezarteko, Xaxiri tie gaixkiak erraiten Petterentako.
Bien aitetamek dütie gazten xediak lagüntzen, Beren boztariua ere orotarat erakusten.
Xaxi eta Pette dira ezkuntzez algarretatü, Ta biak Basabürian bethikoz dirate bürü.
Bere lankheien erditan Pettek eztü ahatzeko Herritarreki batian dükiala egiteko.
Aminixtraziuneko xeheria güziari Beharko zaio bühürtü, bera plantatü lanari.
Kanpoko erosliarrak ta barneko saltzaliak Hürrün aizatüko dütü bizi ditian herriak.
Bakhotxak, bere ogüz, egin dezan bere sailla, Herritar güziak dütü lagüntüko huniala.
Pette eta Xaxi ziren herrian bizi bakian, Ororek beitzien hartü esperantxa bihotzian.
Horiek oro dütützie gurekilan ikhusiko, Arauz beiteiziegü orai ordü hunik emaneko.
Pette Basabürü |