Hain gutun luzea
Mariama Bâ
Hain gutun luzea
Mariama Bâ
Itzultzailea: Iokin Otaegi
Zuzentzaileak: Karmele Etxabe eta Amaia Apalauza
Azala: María de Bernardo
2015eko martxoa
nobela
Literola, 3
149 orrialde
978-84-940489-9-9
Hain gutun luzea
Mariama Bâ
Itzultzailea: Iokin Otaegi
Zuzentzaileak: Karmele Etxabe eta Amaia Apalauza
Azala: María de Bernardo
2015eko martxoa, nobela
149 orrialde
978-84-940489-9-9
aurkibidea

Aurkibidea

Hain gutun luzea

1

2

3

4

5

6

7

8

9

10

11

12

13

14

15

16

17

18

19

20

21

22

23

24

25

27

hitzostea: Mariama, jaso ditinagu hire hitzak, Josune Muñoz

Biografiak

Aurkibidea

Hain gutun luzea

1

2

3

4

5

6

7

8

9

10

11

12

13

14

15

16

17

18

19

20

21

22

23

24

25

27

hitzostea: Mariama, jaso ditinagu hire hitzak, Josune Muñoz

Biografiak

 

 

26

 

Ohitura lasaigarriak ditun berriro nagusi, Aissatou. Oihal beltzen azpian, bihotzaren taupada monotonoak. Zenbat maite dudan erritmo geldo hori entzutea! Mentu berri batek txertatu nahi din etxekoen artean.

      Ibrahima Sall egunero etortzen dun, eta ahal duena ematen zion gutako bakoitzari. Mawdo Falli bere logika ekartzen zion, eta, idazlanen eztabaidan, argitasuna. Oumarri eta Ousmaneri, ohituraz, txokolatea. Ez din gutxiesten Malicken eta Aliouneren jolasetan nahastea, ez baitute gehiago kalean jolasten, patioan baizik.

      Malicken besoak igeltsu-zorroan jarraitzen din. Hanka ere hausten ez bazaio, ez baitio baloiari uko egiten!

      Baina Arame, Yacine eta Dyeinaba hirukotea fidagaitz zaion beren artean sartzeari. Begiramenez agurtzen diten, baina berotasunik gabe. Etsaigoa zieten haren gonbitei. Ezinikusia azaltzen diten… ahal izanagatik.

      Ibrahima Sallek gertutik jarraitzen din Aissatou ikasgai eta eskolako lanetan. Oso bihotzean zeukan lagunaren arrakasta. Ez din inolako atzerapenaren kausa izan nahi. Aissatouren buletineko notak gora zoazan: badun zerbaitetarako ona ezbeharra!

      Farmatak ez din ondo hartzen Ibrahima Sall: axolagabe eta lotsagabe esaten zion. «Inoiz ikusi ote da atzerritar bat etxeko ahuntza askatzen?». Ez din hori bota gabe hutsik egiten.

      Ibrahima Sallek, asaldagaitz, egoerari egokitzeko ahaleginak egiten ditin. Nire lagungoa bilatzen din, nirekin eztabaidatzen ditin berriak, egunkariak eta fruituak ekartzen zizkidan batzuetan. Haren gurasoak ere, Farmata erneak salatuta, gu ikustera etorri ohi ditun, eta kezka agertzen diten Aissatouren osasunaz. Eta betiko ohitura lasaigarriak nagusi ditun berriro…

      Hire bekaizti naun, ez baihaiz mutilez baino erditu! Ez ditun ezagutzen alaben arazoekin gainera etorri zaizkidan estuasunak.

      Azkenean, heziketa sexualari aurre egitea erabaki dinat. Hire homonimo Aissatouk txunditu nain. Ordutik aurrera, zuhurrago jokatzen hasia naun. Hirukoteari mintzatzen natzaion, bikiak gazteegiak baitira oraindik.

      Zelako zalantzak izan nituen garai batean! Ez nitinan nire alabak armatu nahi gozamenarekiko immunitatea eskainiz. Azpikoz gain zagon mundua. Lehengo amek kastitatea erakusten zitenan. Haien itzal handiko ahotsak arbuiatzen zitenan ezkontzatik kanpoko “alderrai ibiltze” oro.

      Oraingo amak “debekatutako jolasen” lagun gertatzen ditun. Kalteak murrizteko laguntza ematen diten; hobeto esanda, aurretik neurriak hartzeko. Seme-alaben bidea oztopatzen duten arantza eta harriak erauzten ditizten askatasun guztiak eskuratzeko. Minez makurtzen naun nahikeria horretara.

      Behin eta berriz saiatzen naun nire alabek gorputzaren balioaz kontzientzia har dezaten. Aditzera ematen saiatzen naun sexu harremanaren esanahi ezin ederragoa, maitasunaren adierazpide baita. Antisorgailuen existentziak ez ditin desioen eta grinen askatasun basatira eraman behar. Haiek mendean hartzean, arrazoiaren bidera ekartzean, haien arteko aukera egitean, haiekiko atxikimendu ahalmenean bereizten dun pertsona abereengandik.

      Emakume bakoitzak nahi duena egiten din bere bizitzaz. Emakume baten bizitza lizuna ez zatorren bat moralarekin. Zer ateratzen da plazeretatik? Zahartzaro goiztiarra eta lotsaizuna, dudarik ez, azpimarratzen ninan nik.

      Nire hitzek zaila zitenan bidea alabengan. Han geundenon artean, neu nindunan zaurgarriena. Harridurarik txikiena ere ez baitzen marrazten hirukotearen aurpegietan. Nire hitzek, aizkorakadek, ez zitenan piztu inolako jakin-min berezirik. Ate ireki bat iltzatu nahian ari nintzelako irudipena hartu ninan. Hirukoteak bazekinan, beharbada… Isilune luzea… Eta hirukoteak alde egin zinan…

      Lasaitasun “uf” bat atera zitzaidanan. Tunel estu bateko ibilera luzearen ondoren argira ateratzen ari nintzen irudipena ninan.