Hain gutun luzea
Mariama Bā
Hain gutun luzea
Mariama Bā
Itzultzailea: Iokin Otaegi
Zuzentzaileak: Karmele Etxabe eta Amaia Apalauza
Azala: Marķa de Bernardo
2015eko martxoa
nobela
Literola, 3
149 orrialde
978-84-940489-9-9
Hain gutun luzea
Mariama Bā
Itzultzailea: Iokin Otaegi
Zuzentzaileak: Karmele Etxabe eta Amaia Apalauza
Azala: Marķa de Bernardo
2015eko martxoa, nobela
149 orrialde
978-84-940489-9-9
aurkibidea

Aurkibidea

Hain gutun luzea

1

2

3

4

5

6

7

8

9

10

11

12

13

14

15

16

17

18

19

20

21

22

23

24

25

26

27

hitzostea: Mariama, jaso ditinagu hire hitzak, Josune Muńoz

Biografiak

Aurkibidea

Hain gutun luzea

1

2

3

4

5

6

7

8

9

10

11

12

13

14

15

16

17

18

19

20

21

22

23

24

25

26

27

hitzostea: Mariama, jaso ditinagu hire hitzak, Josune Muńoz

Biografiak

 

 

8

 

Mawdo Bārekin ezkondu hintzen gero, Afrikako Farmazia eta Medikuntza Eskolatik irten berria bera. Ezkontza eztabaidatua. Auzoko haserre marmarrak entzuten ditinat oraino:

      —Zer da hori? Orokolore bat bitxi-saltzaile batekin ezkondu? Utikan! Ez du dirurik bilduko.

      —Mawdoren ama Dioufene etniakoa da: Sineko Gelewar. Hori putzaldia amarentzat aurreko emaztekideen aurrean! (Mawdoren aita hila zunan).

      —Hara zeren gainean erortzen den kosta ahala kosta gonamotz bat emaztetzat hartu nahi denean.

      —Gizonak bide zuzenetik okerrera eramaten dituzten deabru bihurtzen ditu eskolak gure neskak.

      Eta isilean gordetzea nahiago ditudanak! Baina Mawdok tinko eutsi zionan.

      «Norberarena da ezkontza» erantzuten zionan entzun nahi zuenari.

      Bizitzako aukerari zion atxikimendua garbi erakutsi zinan hire aita bere lantokira eta ez bere etxera ikustera joan zenean. Distira biziz etorri ohi zunan ibilera horietatik, «zuzen erabaki duenaren» alaitasun betean. Sortzaile deitzen zionan hire aitari. Oxido karbonoaren kedar garratza egunero irensten zuen dosiagatik ahuldutako gizona miresten zinan. Urrea dun gizon horrek urtzen duen gauza, urrea: urtu, araztu, bihurritu, mehetu, zaflatu, zizelkatu. «Ikustekoa da, gero», zioen Mawdok. «Ikusi egin behar da suari putz egiten». Biriken bizitzatik, masailak puztu egiten zitunan. Bizitasun horrek biziago egiten zinan sua. Gorri, urdin, zuzen gora, makur behera, ahultzen zunan edo indartzen bere nahierara eta lanaren beharrera. Eta urre izpiek txinparta gorrietan, eta aprendizen kantu lakatzek batzuen mailu kolpeka, besteen eskuek hauspoetan eragiten zuten presioaren erritmoan, begiratzeko itzultzen zitunan aurretik pasatzen zirenak.

      Hire aitak, Aissatou, urrearen lana babesten duten erritoak ezagutzen zitinan; urrea, djin-en[11] metala. Lanbide bakoitzak badin aitak semeari eskura ematen dion eta iniziatuek baino ezagutzen ez duten araudi bat. Hire anaia nagusiak, zirkunzidatuen txosnatik irten bezain pronto, iniziazioak irekitzen duen unibertso berezi horretan sartu zitunan.

      Baina hire anaia gazteena? Zurien eskolara zuzenduak izan ditun haren pausoak.

      Neketsua dun jakitatearen aldapa latzeko igoera zurien eskolan.

      Aberatsek soilik beren haurrei eskain diezaieketen luxua dun haurtzaindegia. Beharrezkoa dun, hala ere, haurtxoen arreta zorrozteko eta bideratzeko.

      Oinarrizko eskola ugaritzen ari bada ere, zaila dun haurra horra eramatea. Lekurik ezean, ume pila bat uzten ditizten kale gorrian.

      Lizeoan sartzen ditun nerabezaroak leher egiten duen garaian, segadek aurrez aurre harrapatzen dituztenean: droga, noraezeko ibilerak, gorputzeko atseginak ez din ikaslea babesten bere nortasuna indartzeko borrokan.

      Unibertsitateak ere baditin ukazio nabarmenak eta etsipena sortzen duten arazoak.

      Zer egingo ote dute aurrera jarraitu ezin dutenek? Liburuetako jakitate ńimińo batera heldu denari itsusi irudituko zaion tradizioko lanbide bati heltzea. Enplegatu edo biajante edo saltzaile izatearekin egiten diten amets. Desohoretzat begiratzen zaion eskulangile izateari.

      Ofizio gabekoen masak gizentzen ditin gaizkileen zerrendak.

      Pozez hartu behar ote genuen errementari, lantegi eta zapatarien desertzioa? Itzal apurrik gabeko alaitasuna erakutsi behar ote genuen horregatik? Ez ote geunden eliteko eskulangile tradizionalen galeraren hasieran?

      Amaierarik ez duen betiko eztabaidaren betiko galderak. Bat gentozanan denok modernitatea tradizioan txertatzeko haustura ugari ikustekoak ginela uste genuenok. Joanaren eta etortzekoaren artean puskatuak, etorriko ziren “odoljarioak” deitoratzen genitinan... Eta izena ematen genienan galera posibleei. Baina sumatzen geninan ezer ez zela lehen bezala izango. Nostalgiaz blai geundenan, baina zirt edo zart aurrerakoi.

 

 

[11] Gaiztoak gerta daitezkeen espirituak.