Luzaideko aduana-administrazioaren eskaera ordain diezaioten
(1898)
Valcarlos Julio 30 1898
Adisquide Batista: badaquizu cer solas pasatu dugun ene bortan zure lau aberez questione zointan aisa utçi bainuzu erranez zure denbora gucian ez duzula mando ez zaldiequin traturic ibili, bainan ni ere segur niz ez dudala ene liburietan isquiriatu pasatu ezdenic eta asqui gogota eguin dut zure itzalian berce norbaitec enganatu nuen, bainan ez zuc Enero 29/1896 pasatu cintuyen hemengo Aduanatic 1. yegua 1. potro 1. mula eta 1. macho zointan baitira 4 eta ilabete berian erran nahi baita guibelerat itzuli 31. Asqui duzu ohitçia hera urte hortan Tafallan cinenen zure hirur liberez baino ocupatuniz yaquitiaz zoin guinen hitsian eta data horrec ohitaracico citu. Nic ez dut yeuseretan ere pasioneric bainan ezdut arrazoina galcen ahal eta hortacoz nahiz ez quitoric informatu niz documentac ciren lecutan.
Baldin conforme bacira hutsa edozoini guertatcen baita dena pasatia da eta adisquide
Juan Echeverri
Non: SATRUSTEGI, Jose Maria: «Correspondencia familiar vasca del siglo XIX», Fontes Linguae Vasconum, 9 zenb., 1971, 301-302 or.
Bertsio honen iturria: Imanol Trebiño, Administrazio zibileko testu historikoak, HAEE-IVAP, 2001
|