www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Testu zaharrak - XIX. mendea

 

aurrekoa hurrengoa

Urruñako Euskal Festen programak: Euskal Festak

(1851-1852)

 

 

1851ko Urruñako festen programa

 

 

URRUÑACO HERRICO ETCHEAN

ELIÇA-BESTA

 

        Behaturic 1790 agorrillaren 16-24.co 1791 - burruillaren 28.co eta urriaren 6.co eta 1837 - uztaillaren 13.co leguier;

        Halaber Murde Antonio-Thompson D'ABBADIE, escribatu letrer, ceiñetan aguintçen baidioçate, sari edo precio cembait, Urruñaco plaza berrira, hunen lehen estraiña egunean, heien disputatcera ethorrico diren pilotari hoberener.

        Precio horiec dire 400 libera erreboteco partida irabacico dutener;

        100 Libera pilotari hoberenari, den irabazle edo galtçale partida hortan.

        100 Libera pleicari hoberenari.

        Ikusiric behar dela yakiñ-arazi aitciñetic prezio horiec yocatuco diren egunac, arren escualdun guziac transes eta españolac ethor ahal ditecen, hortan parte harterera, eta arren oraiño yocariec izan deçaten yusteriazco bahiric osoenac.

        Guc PiARRES ETCHEVERRY Urruñaco herrico baldarapheçac nahi dugu eta manat.

        1. Murde D'ABBADIE emanicaco precioac, yocatuac içanen dire Urruña buruilaren 8.an eta 9.an 1851.an goiceco 10 orenetan.

        2. Biltçar bat hautatua içanen da, parte yocariez berez, parte baldarapheçac Murde D'ABBADIE lagun; biltçar horrec eguiñen dictu partiden antalamenduac oro, eta erranen precioac çoiñer eman.

Eguiña Urruñaco herrico etchean agorrillaren 25.an 1851.an

Baldarapheza, ETCHEVERRY

 

BAYONNE.- Imprimerie FORÉ ET LASSERRE, rue Orbe, 15.

 

 

1852ko Urruñako festen programa

 

URRUÑACO HERRICO ETCHEAN.

ELIÇA-BESTA

 

        Behaturic 1790 Agorrillaren 16-24.co, - 1791 Burruillaren 28.co eta Urriaren 6.co, - eta 1837 Uztaillaren 13.co leguier;

        Halaber ANTONIO D'ABBADIE yaunac escribatu letrer, ceiñetan aguintçen baidioçate, sari edo precio cembait, Urruñaco plazan, heien disputatcera ethorrico diren pilotari Escualdun hoberener;

        Precio horiec dire:

        400 Libera erreboteco partida irabacico dutener;

        100 Libera pilotari hoberenari, den irabazle edo galtçale partida hortan.

        100 Libera pleicari Escualdun hoberenari;

        Ikhusiric behar direla yakiñ-arazi aitciñetic precio horiec yocatuco diren egunac, arren Escualdun guciac escual herrico çazpi partetatic ethor ahal ditesen, hortan parte hartcera, eta arren oraiño yocariec izan detçaten yusticiazco bahiric osoenac;

        Dembora berian ANTONIO D'ABBADIE yaunaren chediac bethetçeco behar direla bereciqui deithu, guanden urthean garaitçale içan diren gure herritar maitiac, aurthengo partidetan edo bederen biltçarrean, sartceco;

 

        Guc Piarres ETCHEVERRY, Urruñaco herrico baldarapheçac

NAHI DUGU ETA MANATCEN:

        1. D'ABBADIE yaunac emanicaco precioac, yocatuac içanen dire Urruñan, Burruilaren 6.an eta 7.an 1852.an goiceco 10 orenetan.

        2. Biltçar bat hautatua içanen da, parte yocariez berez, parte baldarapheçaz D'ABBADIE yauna lagun; biltçar horrec eguiñen ditu partiden antolamenduac oro, eta erranen precioac çoiñer eman behar diren.

        3. Içanen tuste yar lekhu berechiac.

        GASCOIÑA, Hazpandarrac,

        Michel DIHURZUBEHERE, Saratarrac, guan den urthian erreboteco partida irabaçi çutenac;

        NORBERTO, id.,

        LARRUNDO, id.,

        Manuel LECUNA, Oyarzundarrac... çeinec içan baitu yaz pillotari hoberenari aguindu precioa;

        NORBERTO, Saratarrac...... pleicaco partida irabaçi çutenac

        DUHALDE, Ustaristarrac...

Eguiña Urruñaco herrico etchean Agorrillaren 16.an 1852.an

Baldarapheza, ETCHEVERRY

 

BAYONNE.- Imprimerie FORÉ ET LASSERRE, rue Orbe, 15.

 

 

1879an Abbadiak Etxarri-Aranazko alkateari gutuna

 

À Mr. le Maire d'Echarri

Paris, 1879, juillet 15

Monsieur

        Désirant donner cette année-ci mes prix basques en Navarre, je viens vous prier de me dire s'il vous convient que les donner chez vous. Les frais à faire par Echarri monteraient au plus à cinquante pesetas, les autres étant tous à ma charge.

        Dans le cas où Echarri accepterait je vous prie de me répondre au plutôt a fin que je fasse annoncer les concours: je vous prierais alors de me dire la date du jour que vous auriez choisi. En cas d'un refus, dont je en vous demanderais pas le motif, je vous prie de me répondre aussi par le retour du courrier à fin que je m'adresse ailleurs en Navarre; comme vous n'êtes pas obligé de comprendre le français je vous écris aussi en basque en vous priant d'y excuser mes fautes de langue.

        Agréez l'assurance de mes meilleurs sentiments.

Antoine d'Abbadie, rue du Bac, 120, Paris.

 

Jaun Auzapeza,

        Hemen gainean frantzesez galdegiten dautzut zure herriak nahi duenetz ene sariak aurten errezibitu. Fresak herriaren partez gehienik 50 pesetak izanen dire, bertze guziak ene gaiñ.

        Nahi edo ez, othoi, ahal bezain laster niri erreposta bat igorizadazu Parisarat, rue du Bac 120.

        Ene goraintzekin

Anton Abbadia.

 

 

1879an Donostiako Udalak Abbadiari gutuna

 

Donostian, 1879 garrengo agorraren 26an

 

Jauna,

        Uri onetako Bilguma txit geidiatiari iruditu zaio euskaldunen izkuntz miragarri eta kondaira baino lenagokoari dion maitasuna gatik, egin bear duela alduen guzia au gorde eta zabaltzeko, eta bere onesbideari ezaguera errespetotsu bat eman nairik, erabaki du datorren ilaren 7an itz-neurtzaen bilkida egitea, izan litekean otsandianarekin, zeinatarako Probintziako Diputazio edo Ekautuen bilguma txit geidiatiak ere eskeini duen bere laguntza euskal izkuntzari dion amodioagatik.

        Eta festagiariak zeinaren buru naizan, jakinik berorrek dion naitasun aundia euskalerriari, bere izkera eztitsu et oituera zar eta gogoangarriai eta oroiturik gainera berorrek lenbiziko ondekidatu zituela gure artean orain dala ogei ta gehiago urte, euskal-izkribatzailen bilkida eta indar neurtze gisa onetakoak, erabaki du bialtzea berorri festa oen azalde bi, eta gurteskatzea batetan, errespeto guziarekin izkribatu onen bidez, festa oek onratu nai baditu ere berorren aurkearekin, bada egiazko atsegina izango lukete ortan, ala Bilguma, oek egitea erabaki duenak nola prestatu dituen festa-giariak.

        Jaungoikoak gorde dezala berori urte askoz.

Jose Olano

 

 

1868an Sarako udalaren errebote jokoa finkatzeko arauak

 

        Sarako herrico Jaun aintzindariec eman duten arrasta pilota plaza huntako yokuaren gainean:

        1ª Nahiz errebotian, nahiz lachuan, erreboteko paretaren gainetic igortzen den pilota, izanen da falta.

        2ª Errebotian pic den pilota, guelditzen bada eskuz edo bertze edocein guisaz, izanen da arraya erreboteko harriaren echkinetic lau metra beherago. Toki berean izanen da arraya, pic den pilota herrestatic hartu eta igortzen bada plazaz campora. Izanen da toki berean arraya baldin butariac yotzen badu onetic pilotarekin erreferaria

        3ª Yokaribatec yotzen badu bere laguna pilotarekin, uste kabetan edo berac hala nahi duelacotz, izanen du kintzia galdua

        4ª Pilota, butaco aldetic yotzen duenaren lagunac ez dire zilhegui pilotaren guelditzea herrestan dohanean; galduco dute kintzia, guelditzen badute.

        5ª Eskasian pilota guelditzen duenac beharditu izan bi zangoac eskasaren gainean edo eskasetic campo. Nahiz bi zangoac edo bat barnian balimbadu, izanen da arraya

        6ª Plaza bazterretako pareten airetic yotzia falta. Etchien teilatu guziac faltac. Leku-Ederreco, Errotoraeneco eta Boticarioco etche aintzinen airetic yotzia falta. Bertze etche aintzin guziac onac. Boticarioco kaleriaren airetic yotzia falta. Kaleria horren gaineco echkinan izanen da pasoco eskasa.

Eguina Saran Agorrillaren 20an 1868

Saraco Jaun Balnar-Apheza

P. Goyetche

 

 

Non: URKIZU, Patri (ed. lit.): Anton Abbadiaren koplarien guduak: bertso eta aire zenbaiten bilduma 1851-1897, Donostia, Eusko Ikaskuntza, 1997, Antoine d'Abbadie bilduma; 3.

Bertsio honen iturria: Imanol Trebiño, Administrazio zibileko testu historikoak, HAEE-IVAP, 2001

 

aurrekoa hurrengoa