www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Testu zaharrak - XIX. mendea

 

aurrekoa hurrengoa

Oiartzunen Gipuzkoako Diputazioak antolatu zuen nekazaritza eta ganaduen bilaldiaren programak eta ondorengo urteetakoak

(1897)

 

 

Lehen dokumentua

 

NEKAZARITZA, GANADUEN BILLALDIYA

ETA

EUSKAL-FÉSTAK

OYARZUN-EN

Gipuzkoako Diputazio chit goituak bere kontura egiñak

 

        Gipuzkoako Diputazio chit goituaren erabakiyari dagokiyola, alegiñ guztiyan Nekazari-lan eta Ganaduen onari laguntzeko, izango dira Oyarzunen, datorren Uztan, ondoren agertzen diran billaldi, festa eta eliz-egintzak:

 

UZTAREN 3-an

        Arratsaldean. - San Estebango elizan Salbea musika-talde osuarekiñ.

 

UZTAREN 4-an

        Goizeko amarretan. - Meza nagusia musika ederrarekiñ, sermoya euskaraz duela Jesus-en Lagundi-ko Aita gurgarri José Vinuesa gipuzkoar iztun arrigarriyak.

        Konseju-bazkariya.

        Arratsaldeko lau t'erdiyetan. - Esku-dantza.

        Seyetan. - Euskal-kantak «Donostiar kantaritaldeak».

        Arratsian. - Su-berri ikusgarriyak, argitzak, musika ta danboliña Konseju-plazan.

 

UZTAREN 5-an

        Goizeko zortziyetatik amabiyetara. - Billaldiyan sartu nai duten ganadu, egazti eta lur-frutuen artutzea.

        Amaiketan. - Pillota partidua blekan eta eskuz Euskal-erriko jokalari onenetakuen artian.

        Arratsaldeko lau t'erdiyetan. - Donostiyako Euskal-itz-jostaldiyen Batzarreak antolatu duen festa, ark idikitako indar-neurtzan sarituak izan diran moldaerak irakurri eta beren egilleai sariyak emanaz.

        Ondoren izango dira bersolariyak, bi onenai berrogeina pezeta saritzat emanik.

        Arratsian. - Argitzak, musika ta daboliña.

 

UZTAREN 6-an

        Goizeko zortziyetatik amabiyetara. - Billadirako artuak izan diran ganadu, egazti eta lur-frutuen banakatze eta esamiña.

        Amaiketan. - Trinketeko pillota partidua jokalari famatuen artian.

        Arratsaldeko lau t'erdiyetan. - Aur-aurreskua. - Ondoren izango da danboliñ-jotzallien billaldiya, Euskal-itz-jostaldiyen Batzarreak idikitako indar-neurtzan saritua gertatzen dan zortzikoa jorik, eta onetaz gañera berak nai izaten duten beste euskal-soñu bat.

        Arratsian. - Donostiyako elkargo «Euskaldun-fedea» deritzanak egingo du komediya edo iruditegitar festa eder bat.

        Argitzak, musika ta danboliña.

 

UZTAREN 7-an

        Goizeko amarretan. - 20-tik 45 urtera bitarteko euskal-nekazari jator eta egoki jantzirik agertzen diran gizon ta emakumea parien billaldiya, pare bakoitzak berekiñ ekarririk bei-gurdi eta nekazaritzarako biar diran lur-erremientak. Eskeintzen dira iru sari: lenbizikua 200, bigarrena 100 eta irugarrena 50 pezetakuak; eta izango dira Juezak: Oyarzungo Bilguma argidortar edo Konsejuko jaun bat, bestea Nekazari-lan eta Ganaduen onari laguntzeko Batzarrekua eta bestea Euskal-itz jostaldietakua.

        Ondoren egingo da irrintzilari sayo bat.

        Arratsaldeko labetan. - Emakumien lasterk'ibilltza sullak buruan dituztela; eta ondoren emango zaye 50 pezetako sari bat Tobera-jotzalleik onenai.

        Bostetan. - Agertuko dira erriko plazan sariyak irabazitako ganadu, egazti eta lur-frutu guztiyak, jabeak zeiñ dituzten deyez azaldu eta berai emanaz ondoren ikusten diran sari oek:

        1.ko Bat 300 pezetakua, bestea 250, bestea 200, bestea 100, eta bestea 75-kua, urte batetik iru t'erdira bitarteko zezen, zekor edo idiskorik onenai, sari oetako bat eman bear zayolarik bertako kasta edo arraza garbikua dan bati.

        2.garren Bat 250 pezetakua, bestea 200, bestea 150, bestea 125, eta bestea 75-kua, urte batetik bostera bitarteko bei edo bigarik onenai, sari oetako bat eman bear zayolarik bertako kasta edo arraza garbikua dan bati.

        3.garren Bat 150 pezetakua, bestea 100, bestea 80, eta bestea 50-kua, sei illabetetik urte batera bitarteko apoterik onenai.

        4.garren Bat 100 pezetakua, bestea 80, bestea 70, bestea 50, eta bestea 25-kua, sei illabetetik urte batera bitarteko zerriemerik onenai.

        5.garren Bat 150 pezetakua, bestea 100, eta bestea 75-kua, urte batetik bostera bitarteko zaldi edo zaldinorik onenai.

        6.garren Bat 100 pezetakua, bestea 85, bestea 75, eta bestea 65-kua, urte batetik bostera bitarteko bior edo bior gazterik onenai.

        7.garren Bat 80 pezetakua, bestea 70, eta bestea 60-kua, urte batetik bostera bitarteko aririk onenai.

        8.garren Bat 70 pezetakua, bestea 60, eta bestea 50-kua, urte batetik bostera bitarteko ardirik onenai.

        9.garren Bat 60 pezetakua, bestea 50, bestea 40, eta bestea 30-kua, sei illabetetik emerzortzira bitarteko bi ollo ta ollar bat arraza bakoitzeko onenai, bertako kasta eta kanpokuen artian.

        10.garren Bat 60 pezetakua, bestea 50, bestea 40, eta bestea 30-kua, sei illabetetik emezortzira bitarteko antzarik onenai, sari bakoitza irabazteko bi eme ta ar bat biar dirala.

        11.garren Bat 50 pezetakua, bestea 40, bestea 30, bestea 20, eta bestea 10-kua, sei illabetetik emezortzira bitarteko aterik onenai, sari bakoitza irabazteko bi eme ta ar bat biar dirala.

        12.garren Bat 50 pezetakua, bestea 30, eta bestea 20-kua, urte batetik bostera bitarteko uso parerik onenai.

        13.garren Bat 50 pezetakua, bestea 40, eta bestea 30-kua, erlaeche edo eultzik onenai.

        14.garren Bat 80 pezetakua, bestea 70, eta bestea 60-kua, urte batetik bostera bitarteko astorik onenai.

        15.garren Bat 70 pezetakua, bestea 60, eta bestea 50-kua, urte batetik bostera bitarteko astaemerik onenai.

        16.garren Bat 70 pezetakua, bestea 60, bestea 50, eta bestea 40-kua, sagardorik onenai.

        17.garren Bat 40 pezetakua, bestea 30, eta bestea 20-kua, bertako gazta ongiyena egiñai.

        18.garren Bat 40 pezetakua, bestea 30, eta bestea 20-kua, bertan egiñtako guririk onenai.

        19.garren Bat 50 pezetakua, eta bestea 30-kua, unchia edo konejurik onenai, sari bakoitza irabazteko bi eme ta ar bat biar dirala.

        20.garren Bat 70 pezetakua, eta bestea 50-kua, nekazari lanetako erremienta obeto egiñai, ala beren gayaz, nola pisuz eta irautez.

        21.garren Bat 1.000 pezetakua, sagar-arbola zer moduz landu eta ugaritu, eta sagardorik onenak nola egiñ eta iraun lezateken, ongiyena erakusten duen liburuari. Juezen iritzira gelditzen da sari au eman edo ukatzia.

        22.garren Bat 1.000 pezetakua, lurra biar bezela landutzeko zimaur, iñaurkiñ edo bestelako ongarririk onenak zer ta nolakuak diran obeto agertzen duen liburuari. Sari au, aurrekua bezela, emango da edo ez Juezen iritzira.

        23.garren Bat 500 pezetakua, ganaduak bazkatutzeko belar eta sustrayak nola landu eta ondu litezken, berez datozen soro edo nekazariyak egiñtakuetan, obeto erakusten duen liburuari. Juezen iritzira.

        24.garren Bat 250 pezetakua, erlaeche edo eultzak nola jarri, iduki eta geitu litezken obeto agertzen duen liburuari. Juezen iritzira.

        25.garren Bat 500 pezetakua, gure mendiyetako arbolak, leku eta lur-mota bakoitzari dagokiyola, nola ta zenbateraño landu, iñautsi eta ugaritu litezken ta zertarako diran obeto erakusten duen liburuari. Juezen iritzira.

        Arratsian. - Zezen-suzko, su-berri eta argitzak, musika ta danboliña, féstak bukatzen dirala ibar edo ballarako mendi tontorretan egingo diran su-gar aundiyakiñ, Oyarzun ibayeko ertzetan tarteka-tarteka argi kolorezkuak agerturik.

 

        ADITZERAK. - 1.kua Gipuzkoako Diputazio chit goituak eta bere Bilgumak billaldi ontara ekarri litzaken ganadu, egazti eta lur-frutuak, ez dira sarituak izango.

        2.garrena Azalde ontako 21-garrenetik 25-garren zenbate edo lumeroraño esaten diran liburuak ez dira sarituak izango, baldiñ, Diputazio chit goituak 1895-eko Apirillaren 18-an baimendutako Oroimengarri eta azaldean agintzen dan bezela, berari entregatzen ezpazaizka illa betez aurretik.

Donostiyan; Probintziyako moldizkidan.

 

 

Bigarren dokumentua

 

 

OYARZUN-GO

Nekazaritza eta Ganaduen billaldiko

LEGEAK

 

        Oyarzungo Nekazaritza eta Ganaduen billaldiya, datorren Uztaren 5-an idiki eta 7-an ichiko dana, sari-emate otsandikuarekiñ, egingo da ondoren agertzen diran muga oeki dagokiyola:

        1.ko Billaldira sartu nai duten ganadu, egazti eta lur-frutu guztiyak entregatu biarko dira astelen Uztaren 5-an, goizeko zortziyetatik amabiyetara bitartian, Bilguma antolatzalliak siñalatzen duen lekuan. Juezak erabakiko dute, jendiak parte artu gabetanik, ala ganadu nola gañerako gauza billaldiyan artu litezkenak, berezirik, beraren iritzian artzeko diña ez diranak. Ontarako, kontuan iduki biar da billaldi au ez dala feriya bat, eta, onegatik, alferrik izango litzakela toki ematia, billaldiyari eranzun ez lezateken gauzai.

        2.garren Billaldiyan artua izaten den lur-frutu, egazti edo ganadu bakoitzaren jabiari emango zayo papercho agirizko bat bere eskubiderako.

        3.garren Juezak esango dute zer lekutan jarri biar diran ganaduak, ala nola gañerako lur-frutu eta gauza guztiyak.

        4.garren Ganaduen jabiai emango zaye ayek idukitzeko estalpea, baña beren kontura izango da bazka edo janaria, eta au ekartzen ez dutenak arkituko dute bertan modu onian.

        5.garren Billaldira datorren ganadu bakoitzaren jabiak agertu biarko du beria zuela aurreko sei illabetietan ere.

        6.garren Billaldiyan sartutako ganadu eta egaztiyak, eziñ beren jabiak kendu edo ezkutatuko dituzte jendiak ikusteko orduetan, baldiñ eri jartzen ezpadira.

        7.garren Diputazio chit goituak lendabizi erosten ezpaditu, salgai izango dira, beren jabiak ala nai badute, ganadu eta gañerako gauzak; baña, saldurik ere, beren jabe berriyak eziñ eramango dituzte billaldiya bukatu arteraño.

        8.garren Billaldiyak irauten duen egunetan, goizeko zortziyetatik amaiketara, jendiak ikusi litzake ganadu eta beste gauza guztiyak; baña, amaiketatik amabiyetara bitarteko azken ordua, Juezentzat bakarrik gelditzen da.

        9.garren Festen azaldean esaten dan bezela, Uztaren 7-an, arratsaldeko bostetan, egingo da sari-emaldi aundiya.

 

        Juezai dagokiyonez, ondoren agertzen diranak izango dira beren eskubide eta legeak:

        1.ko Billaldi ontan Juez izan biar dutenak lenez aurretik siñalatuak izango dira, Oyarzunen egon ditezen Uztaren 4-an, au da, Billaldiya idikitzeko bezperatik.

        2.garren Juez siñalatuak izango dira aski, batzuek gauza batzuetako eta besteak besteetako apartaturik, talde bakoitzak beren lanak ondo egiteko modua izan dezaten. Guztiyen nagusi edo buru izango da Probintziyako diputadu jaun bat.

        3.garren Juez batzuen kontura egongo da agintzia zer lekutan eta nola ganadu, egazti, lur-frutu eta gauza guztiyak jarri biar diran, lan au al bada egiñik oen baliyuaren erara, saill bakoitzian ipiñirik, biar dan moduan, sari bat bera irabazi nai dutenak.

        4.garren Juezak izango dute eskubidia nai dituzten agergarri guztiyak ganadu eta gauza bakoitzaren jabiari eskatzeko, zeiña egongo dan ematera obligatua.

        5.garren Juez-taldiak bilduko dira berak ala nai duten guztiyan tokatzen zaizkaten saill bakoitzeko sariyak nola eman tratatzeko.

        6.garren Juez-talde guztiyak bilduko dira Uztaren 6-an, goizeko zortziyetatik amabiyetara, edo biar lezateken denboran, azkeneko erabaki eta sari-emaldiya prestatzeko.

        7.garren Juez guztiyen iritziyak batera ezpaletorzke, erabakiyak artuko dira iritzirik geyena dagon aldetik.

        8.garren Juezen azken-erabakiyen kontra alchatzeko ez du iñork-ere eskubiderik izango.

        9.garren Sari batzuek irabazi gabe geldituko balira, Juez guztiyak, batean, izango dute eskubidia billalditik kanpora emateko, baldiñ ontarako arrazoi zuzenik balitz.

Diputazioko Dianagusia,

Manuel Lizariturry

 

 

Oiartzungo Euskal Festak

 

EUSKAL-FÉSTAK OYARZUN-EN

1897

(EUSKAL-FÉSTEN XVI.garren URTEA)

 

        Donostiako Euskal-itz-jostaldien Batzarreak, gure euskera eder, itzkribu eta musika jatorriztik ditugunak alegiñ guztian gorte eta zabaltzeko egiñ-pideari beti leyal, argitaratzen du, Gipuzkoako Diputazio chit goituaren erabakiari jarraiturik, eta bere baimenarekiñ, aurtengo udan Oyarzunen egiñ bear diran Euskal-fésten azaldea, prestaturik ontarako ondoren agertzen diran indar-neurtz eta jostagudak.

 

AZALDEA

IZKRIBATZALLÉEN INDAR-NEURTZEA

 

        Euskal-izkuntza-jakindeak zabaltzen sayatzen diran izkribatzalleai, lanbide onragarri onetan aurrera ere jarraitzeko limurkaritzat, emango zaizkate ondorengo sari oek.

        1.ko         Eun pezetako sari bat eta bitezarra edo diploma, euskarazko itz-larri eta Gipuzkoako izkeran lanik onena aurkezten duenari, agerturik gure Fueroen Batzar edo Junta oroigarrien sustrai eta kondaira eta ayetan izaten ziran festena.

        2.garren        Larogei pezetako sari bat eta bitezarra, euskarazko itz-larri eta edozeiñ probintziko izkeran egintako lanik onenari, adierazten dirala, garbiro, Oyarzungo gloriya kondairarrak eta bertako seme argidortarren doayak.

        3.garren Larogei pezetako sari bat eta bitezarra, edozeiñ neurri eta euskal-izkera motan jarritako itz-neurtu edo berso moldaera ederrenaren egilleari, pakearen mesedeak kantatzen dituela.

        Aldeera. Berrogei ta amar pezeta eta bitezarra.

        4.garren Larogei pezetako sari bat eta bitezarra, Gipuzkoako euskal-izkeran, eta probintzi ontako nekazaritza gaya duela, izkribatutako liburuchorik onenari.

        5.garren Eun pezetako sari bat eta bitezarra, euskal-izengañen saill berri, itz-sustrayetatik jatorkiena egiñari, kontuan arturik, batezere, leku edo erri bakoitzaren eta bere lurreko izaera.

        6.garren Eun pezetako sari bat eta bitezarra, jostirudiar moldaerarik onena, itz-neurtu edo larrietan eta Gipuzkoako euskal-izkeran egiten duenari, gaya izan litekela ala negargarri nola pozgarri motakoa.

        Aldeera. Berrogei ta amar pezeta eta bitezarra.

        7.garren Dibujatzeko kajacho edo gis ontako beste sari batzuek, ordu laurden batean euskaraz ongiyena irakurri eta izkribatzen duten neska eta muthillentzat.

 

MUSIKALARIEN INDAR-NEURTZEA

 

        1.ko Larogei pezetako sari bat eta bitezarra, lau gizonek batean kantatzeko moldaerarik onenari, jatorrizko euskaltasun eta besteren antzik-eza dituela.

        2.garren Irurogei pezetako sari bat eta bitezarra, danboliñ-banda osorako egokiena antolatua aurkezten dan zortzikorik onenari. Banda osoak izan bear ditu bi chistu-danboliñ, chistu-lodi bat eta atabala.

        3.garren Irurogei pezetako sari bat, zortziko ori ongiyena jotzen duen danboliñ-banda osoari.

 

BERSOLARIEN JOLASBIDEA

 

        Egingo da Euskal-erriko bersolarien bilkida eta jostaguda bat, emanik larogei pezeta, erdira, bi onenai, au da berrogei pezeta bakoitzari.

 

OARKERAK

 

        1.ko Indar-neurtze oetarako aukeratzen diran lan guziak bialduak izan bear dute korrioaren bidez paper bilgo ziertotu edo zertifikatuetan, zuzende onekiñ: Sr. Secretario del Consistorio de Juegos florales euskaros.- San Sebastián.

        2.garren Lan guziak bialdu bear dira indar-neurtze ontarako, esan dan eran, datorren Garagarrillaren 15-erako.

        3.garren Lan bakoitzak ekarriko du barrenen paper-bilgo ichi bat ipiñirik bertan izkribatzallearen izen eta izengaña edo lonbrea, non bizi dan agertzen duela.

        4.garren Moldaera guziak esamiñatuko ditu Euskal-jostaldien Batzarreak eta sarituak izaten diran izkirazkoak moldizkiratuko dira osto banaketan, jostirudirakoaz kanpora, beren egilleai batzuek emanik.

        5.garren Sarituak izaten diran izkirazko moldaera guziak ipiñiko dira Batzarrearen urteoroko Oroimengarrian, batzuek emanik beren egilleai, Diputazio chit goitu eta beste batzarreai bezela.

        6.garren Batzarrearen goarpelariak irakurriko ditu moldaeren erabakida eta egintzari dagokion jolas-aldi bat.

        7.garren Irakurriko dira sarituak izaten diran izkribuetatik ortarako luziegi ez diranak.

        8.garren Emango zaizkate sari, bitezar eta osto moldizkiratuak oek jasotzera aurkezten diran egilleai.

Batzarrearen izenean:

Alfredo laffitte,

Dianagusia.

Antonio Arzác,

Goarpelaria

(Diputazio chit goituaren Bilgumak baimendua, Apirillaren 22-an)

 

 

Non: Lehena, Nekazaritza, ganaduen billaldiya eta Euskal-Féstak Oyarzun-en, Donostia, Probintziyako moldizkida, 1897? Beronen erdal bertsioa ondorengoa da: Concurso de agricultura y ganadería y Fiestas Euskaras en Oyarzun, San Sebastián, Imprenta de la Provincia, 1897?

        Bigarrena, bere euskal bertsioan Oyarzun-go Nekazaritza eta Ganaduen Billaldiko legeak, eta erdarazko bertsioan Reglamento interior del Concurso de Agricultura y Ganadería de Oyarzun, hizkuntza bietan toki eta argitaletxe datu barik, 1897?

Bertsio honen iturria: Imanol Trebiño, Administrazio zibileko testu historikoak, HAEE-IVAP, 2001

 

aurrekoa hurrengoa