Lasa eta Luzaide arteko korrespondentzia fazeria erlazioez
(1860-1862)
1.- 1860ko maiatzaren 25ean
Lassan eguina Mayatzaren 25an 1860.
Lassaco Merac
Luçaideco jaun Alcatiary
Alcate jauna badut borondatia zuri pharte emaiteco nola Bankaco oyhan eta limitaco zainac eta guriac beren deboiretan zirelaric, dituzte bahitu bi behi eta hirur miga, egun goyzian hamar oren goicecuetan Goroldioco oyhanaren baithan, behi batec badu juare bat lepuan, eta dira markatiac bortzac zuen herrico markaz; othoizten zitut abertitciaz behi heyen yabiac possible bazautçu causituco dituztela behi hec Lassan gure Etchian eta yitiaz ahalic lasterrena.
Alcate jauna
Borondate hunez zure cerbitçary
Lassaco Mera
Bigot
2.- 1860ko ekainaren 23koa
Lassan eguina Ekainaren 23an 1860
Lassaco Merac
Jaun Loiteguy Luzaideco Merari
Jaun Alcatia
Badut ohoria zuri parte emaiteco nola Bancaco oyhantzainac eta guriac dituzten sesitu zazpi behi buru, bortz behi eta bi aretche, egun goizian zortci orenetaco ingurian urzulahandico inguruetan, zoinac baitciren passatiac gure bazquetarat, behi hec eta bi aretchiac dira causitcen memento huntan Etchartian gure ethian Lassan.
Jaun Alcatia placer bacenu ukha borondatia jaquitiaz norenac diren cherbitchu eguin zenezaque handizqui alimale hejen jaber.
Lettra hunen ekarliac behien marquiac errain dauzquitzu.
Zure cerbitzari gogo onez.
Lassaco Mera
Bigot
3.- 1860ko uztailaren 19koa
Lassan eguina uztailaren 19an 1860.garren urthian
Lassaco Merac
Luçaideco Loyteguy Alcate Jaunari
Jaun Alcatia
Badut ohoria zuri pharte emaiteco, nola gure oyanzain eta guardianuac fronteracuac dituzten sesitu gure bazquetaric Madariatic gorachago bi behor eta zamaribat, nola baitira alimale hec ez ezagutiac, othoizten citut yaun Alcatia balin bada nihor ere zure herrico habitantetan falta duenic, prevenitciaz, nola atzo arraxaldeco sei orenetan izan diren bahitiac, gure eta bancaco guardianiac, direla causitcen alimale hec gure etchian eta yinditen ahalic lasterrena behor eta zamari heyen bilha.
Jaun Alcatia badut ohoria
Zure Cerbitzari Izaiteco
Lassaco Mera
Bigot
4.- 1862ko ekainaren 26koa
Lassan Eguina Ekainaren 26an 1862.
Lassaco Merac
Jaun Alcate Luçaidecuary
Jaun Alcatia badut çuri erraiteco nola gure guardiana limitacuac pierre Biscarrec raporta eta dembora berian declaratu daut nola egun goiceco hamar orenetaco ingurian, bi zamari yualdunac ditien sesitu Madariaco Sorotic, alimalic dira causitcen Lassa hespuruco etchian, othoizten citut jaun Alcatia, fortunaz zuen herrin badira ukhan deçaçun borondatia yaquinaraztiaz zamary hoyen jaber, jinditen abere hayen eçagutcera eta dembora berian hemengo (fracfin) limitacuen pagatcera.
Jaun Alcatia
Salutacen citut Bihotcez
Urruty
Non: Luzaideko udal artxiboa, inbentarioaren 4.1.2. kodearen azpian: «Ayuntamiento / Hacienda / Patrimonio», kaxa zehatz honetan: «30. Kaxa, 1860-1889 urteak», eta kontzeptu honetan: «Denuncias de pastajes». Luzaideko artxiboan topatu zituena Itziar Azurtza izan zen. Transkripzioa ere gehienbat berak egindakoa da.
Bertsio honen iturria: Imanol Trebiño, Administrazio zibileko testu historikoak, HAEE-IVAP, 2001
|