www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Testu zaharrak - XIX. mendea

 

aurrekoa hurrengoa

Tolosako ordenantzak

(c. 1875)

 

 

Ayuntamentuaren gañean tratatzen duen erri onetaco ordenantzac

 

        Lembicicoac aguintzen du urtero autu edo elegitu ditezela 15 erri-guizon, au da: Alcatea, Teniente-alcatea, Fiela, Secretarioa, Depositarioa, Elizaco-mayordomoa, 5 erregidore, 2 Juradu edo Alguacil eta 2 guardamonte, ceña gucietatic bacar bacarric formatuco due Ayuntamentua eta izango dute itz eguiteco eta votoa emateco derechoa Alcateac, Fielac eta 5 erregidoreac.

        Oyec autu edo elegituco dira modu onetan: Batzarrean bilduric Alcatea eta esan diran erriguizonac errezatu eracico dute meza bat eleccioco egunaren bederatcietan; guero campanac errepicatuaz batzarrera deitua izango da Ayuntamentua eta consejuan bilduric asten da Secretarioa escribatzen Batzarre edo ayuntamentu generala formatu bear duten vecino concejateen icenac eta oec izango dira beren lur ondasunen valioa 60.000 maravidi calculatzen diran personac eta deitzen zayenac buru osocoac, eta cantidade ori baño guchiago lur ondasunetan dutenac edo baleu de oyen lur ondasunac calculatuac 30.000 maraviditan, ceñetan deitzen diran buru erdicoac orduan onelacoac ez ditecela iscribitu electore edo elegitzalleac becela, ez da ere ez ditecela izan autuac erriguizontzaco buru osocoa esan diranac baicic. Oen lur ondasunen valioa biarco dute tasatu urtero Alcate edo Fielac.

        Modu onetan formaturic vecino concejateen listac, iscribitcen dira beren icenac chartel batzuetan, eta ondo nasturic jartzen dira charro batean; guero beste charro batean jartzen dira ere beste aimbeste chartel churi sei guchigoarequin, bada sei oietan jartzen da Alcatearen itza edo «Alcalde» eta lengoac becela nastutzen dira ere.

        Egoera onetan ecartzen da aur bat, letzen eta escribitzen ez daquina, eta vecino concejatuen icenac iscribituric dauden charrotic ateratzen du chartel bat, eta entregatzen dio Alcateari; eta guero beste charro chartel churiac daudenetatic ateratzen du beste bat eta ematen dio Alcatearen ondoan dagoan erriguizonari eta onela seguitzen du chartel churiac dauden charrotic alcatearen itza daramatean sei chartelac atera bitartean eta sei chartelac tocatu zaizquien sei guizonac baldin presente arquitzen badira izan ditecela elegitzalleac edo electoreac. Alcarrengana bilduric electore oyec juratzen dute Alcatearen escuetan eta gurutzearen señale eta Evangelio Santuen gañean, eguingo dutela erriguizonen eleccioa griñaric gabe persona on eta suficientetan eta beren ustez bear becela beren cargu edo oficioac cumplituco dituztenetan. Baldin autu edo elegitzeco demboran comforme ez baleude edo guertatuco baliz votoetan igualna egotea, botaco dituzte suerteac eta suerteac señalatzen dituenac izan ditecela elegituac, eta ez ditecela atera eleccioric eguin gabe 5000 maravidi multaren azpian eta onela autu edo elegituac goberna dezatela erriya urte guci artan.

        Bigarren ordenantzac aguintzen du electoreac edo elegitzalleac ez dutela apaizaquin itzeguin bear eleccioa egun arteraño 3000 maravidi penaren azpian.

        Yrugarrenac aguintzen du suertean electore bat ateratzen dan becin laster eraman dezala Alcateac aparteco cuarto batera baldin presente arquitzen bada, eta bestela bialdu dezala Alguacil bat arren billa bere echera, eta ecarri dezala berarequin iñorc itzeguin gabe, eta erritic campora arquituco balitzaque, orduan izan dedilla bere suertea valio gabecoa eta atera dedilla beste bat arren toquian eta au izango da lembici charrotic ateratzen dana.

        Laugarrenean aguintzen da elegitzen dan Alcatea izan dedilla persona principala eta jaquin dezala letzen eta escribitzen.

        Bostgarrenean aguintzen da autu edo elegitzen diran Fiel eta erregidoreac ere izan ditecela persona principalac eta erri onetan bici diranac eta calteric guchiena artu dezaqueanac beren empleo particularretan ematen zaizquien Ayuntamentuco carguaquin.

        Seigarrenac aguintzen du elegituac artu ditzatela eman zaizquien carguac 50000 maravidi penaren azpian, eta guero San Miguelen aldarearen aurrean artu ditzatela bacoitzac beren cargu edo oficioac 3000 maravidi penaren azpian, eta ez ditecela gueyago suertean sartu erriguizonac izateco beste iru urtian eta oyetaco bacoitzac juratu dezala 20000 maravidi penaren azpian, berai eman zaizcaten cargu edo oficioac empleatuco dituztela ondo eta zucentasunarequin justiciya parteai eguiñaz batari baño besteai naitasunic, griñaric eta gorrotoric aguertu gabe, procuraturic aleguin guciyarequin erriyaren ontasuna eta guardatuaz bere derecho, ordenanza eta uso costumbre onac.

        Zazpigarren, zortzigarren eta bederatzigarren ordenantzac itzeguiten dute Elizaco mayordomoen obligacioen gañean baita ere Hermandadeco deritzan Alcatearen nombramentuaren gañean, eta San Juanetaco festac celebratzeco modubaren gañean.

        Amargarrenac aguintzen du errico portalez campora eta errico terrenoz campora bici danic ez electoretzaco ez elegitutzaco ametitua izateco.

        Baita ere aguintzen du campotarren bat balitzaque bere eche eta familiarequin vici ez danic erri onetan vicitzeco asmoac izan arren ez badu emen ondasunic ez dedilla izan suertean sartua.

        Amaicagarrenac aguintzen du errico portalez campora bici danac ez dezala izan oficio edo errico carguric. Contrara bein artu ezquero Ayuntamentuco cargua ecin joan litequeala erritic campora vicitzera eta vici dadilla erriyan amar urteco barrumbian bestela biarco du entregatu Alcatetzan irabazi duen gucia eta pagatu gañera amar milla maravidi.

        Electoreac eguingo balute eleccioa erri portalez campora bici diradenetan, baldin eguin badute gucien artean pagadetzatela orren penan 2000 maravidi eta ez dezala batere valio eguin duten eleccioac eta modu onetan nombratu danari ez deyola Alcateac vararic entregatu eta batzarreac izan dezala derechoa berriro eleccioa eguiteco. Baña baldin electoretaco bat edo batzuec naiz izan parteric chiquiena guciac conforme ez daudenean autu edo elegituco baluque erri portalez barrumbian bici danembat ontzat artu dezatela onen eleccioa eta eguin dezayola beraren entrega. Erregla onetatic libre arquitzen dira Yurreamendico echearen jabeac.

        Amabigarrenac aguintzen du urte betean bere oficioari cumplimentu eman dion Alcatea ez deila berriz Alcate autu edo elegitua izan beste sei urtean eta Fiela eta gañeraco Ayuntamentu guizonac ez ditzatela izan berriz cargu oyec iru urte barrumbian eta Alcate eta beste Ayuntamentu guizonac ecin izan ditequecela berriz autuac cargu eren bateraco uzten dutenetic urrengo urtean, ez bada bacarric Fielaren cargua.

        Eta gañera esaten du urte betean Alcate izan dana izan ditequeala urte biren barrumbian Erregidore eta Erregidorea Alcate eta acabatzen du esanaz eman dezala Secretarioac joan dan urtean Ayuntamentuco izan diraden icenac erratu ez dezaten cargu oyetaraco autu biar diraden nombramentua eguiten.

        Amairugarrenac aguintzen du errecibitu ditzala Alcate berriyac bere juiciora lembicico amabost egunen barrumbian lenagoco urtian servitu duten Ayuntamentu guizonac eta oso bat eguin dezaqueala ere Corregidore Jaunac.

 

 

Ayuntamentua elegitzeco milla zortzireunda ogueita emeretzigarren urtean eta joan dan urteco eleccioetan seguitu zan moduba (lehen bertsioa)

 

        Azquenetaco reuniyoren batian acordatzen da ateratzera dijoan Ayuntamentuac oficioa bat iscribitzea Cabildoari esanaz ilbeltzaren lenengo egunaren goiceco bederatzietan eman dezala Espiritu Santuaren meza deritzen zayona. Formatzen du vecino concejantien lista bear diraden separacio edo claseaquin eta Secretarioac letuco duena Batzarre edo Ayuntamentu generalian.

        Ilbeltzaren lembicico egunean joaten dira vecino concejante guciac Espiritu Santuaren meza deritzana entzutea eta entzunic ostera biltzen dira guciac consejuan.

        Beñ consejuan bilduric letzen du Secretarioac vecino concejantien lista Ayuntamentuac esan dan becela formatua dacana.

        Eduquitzen dira preparatuac aimbeste chartel cembat vecino concejante diraden, oyen icen apelliduaquin iscribituric, eta beste aimbeste chartel churi sei guchigoarequin, ceñac eramango duen Alcatearen itza edo «Alcalde». Entregatzen zayo vecino concejante bacoitzari bere izen apelliduaquin iscribituric dagoan chartela eta Alcateari etorri ez diradenen icenecoac.

        Alguacil batec biltzen ditu bandeja batian errepartitu diran chartelac eta mantabatian ondo nasturic sartzen dira charro batean.

        Eta beste charro batian berriz sartzen dira chartel churiac sei alcatearen itza deramatenaquin batian nasturic.

        Deitzen dira berialasse aur bi eta gauza guciac prestatuac daudela aita gure bat errezatu ondoren ateratzen du aur batec icen apelliduac escribituric dauden charrotic charteletaco bat eta ematen dio Alcateari; beste aurrac ateratzen du ere beste charrotic chartel bat eta entregatzen dio Sindicoari seguituaz modu onetan sei electore edo elegitzalleac ateratzen diran arte.

        Electore oyec suertean ateratcen dijoacen becela jartcen dirade bestiengandic aparte daudenen silla batzuetan, modu onetan itz eguin ez dezaten iñorequin eta guciac bilduric alcateac justicico vararen gañian errecibitcen die juramentu eguingo duela eleccioa persona egoqui edo suficienteetan berai dagozquien obligacioac cumplimentu emango dienetan eta bayez aguinduric sartcen dira cuarto aparteco batean eta ateac ichiric eguiten dute an Ayuntamentuaren eleccioa. Eleccioa eguin da guero precentacen dira Batzarrera eta publicatcen dute eguin duten eleccioa parte emanaz berialasse Diputacioari.

 

 

Ayuntamentua elegitzeco milla zortzireunda ogueita emeretzigarren urtean eta joan dan urteco eleccioetan seguitu zan moduba (bigarren bertsioa)

 

        Azquenetaco reuniyoren batian acordatcen du ateratcera dijoan Ayuntamentuac Oficio bat iscribitcea Cabildoari esanaz ilbeltzaren lenengo egunaren goiceco bederatcietan eman dezala Espiritu Santuaren meza deritcen zayona. Formatcen du vecino concejantien lista bear diraden separacio edo claseaquin eta Secretarioac leetuco duena Batzarre edo Ayuntamentu generalian.

        Ilbelzaren lembicico egunean joaten dira vecino concejante guciac Espiritu Santuaren deritzan meza enzutea eta entzunic ostera biltzen dira guciac Concejuan.

        Beñ concejuan bilduric leetcen du Secretarioac vecino concejantien lista Ayuntamentuac esan dan becela formatua dacana.

        Eduquitcen dira preparatuac aimbeste chartel cembat vecino concejante diraden oyen izcen apelliduaquin iscribituric eta beste aimbeste chartel churi sei guchiagorequin ceñac eamango duen alcatearen itza edo «Alcalde». Entregatcen zayo vecino concejante bacoitzari bere izen apelliduaquin escribituric dagoan chartela eta Alcateari etorri ez diradenen icenecoac.

        Alguacil batec biltcen ditu bandeja batian errepartitu diran chartelac eta mantabatian ondo nasturic sartcen dira charro batian

        Eta beste charro batian berriz sartcen dira chartel churiac sei alcatearen itza daramatenaquin batian nasturic

        Deitcen dira beralasse aur bi eta gauza guciac prestatuac daudela aita gure bat errezatu ondoren ateratcen du aur batec charrotic icen apelliduac escribituric dauden charteletaco bat eta ematen dio Alcateari; beste aurrac ateratcen du ere beste charrotic chartel bat eta entregatcen dio Sindicoari seguituaz modu onetan sei electore edo elegitzalleac ateratcen diran arte

 

 

Non: EUSKARA JURIDIKOAREN MINTEGIA (ATXABAL, Alberto eta beste batzuk): Euskara, zuzenbidearen hizkera, Bilbo, Deustuko Unibertsitatea, 1995, 427-430 or.

Bertsio honen iturria: Imanol Trebiño, Administrazio zibileko testu historikoak, HAEE-IVAP, 2001

 

aurrekoa hurrengoa