Berako ordenantzak
(XIX. mendea)
VERA
Publicacion que al principio de cada año
hace el Rector desde el pulpito en bascuenze
por orden de la Villa de Vera
1.- Alcate ta erregidore yaunac aguintzen dute, erriyaren dermiotan ebaquiyac dauden arbola guciyeq, eramen detzatala bacochac eben ychetara, edo obrac eguin biar ttuzten lecura amaboiz egunan barrenian, ta bertzela erregimentubac artuco dubela biarden providenciya.
2.- Eztezala ñiorc ebaqui arbolatan adarriq, bi ducaten penan aldiya bacochaco, eta unetaz gañara yzanen dire castigatubac erregimentubaren disposiciora.
3.- Landetaco, eta bertze zarracubac compon dittezela usatzen den bazala, zortzi egunen barrenian bertzela erregimentubac ongui erazico ttubela yabien costura.
4.- Landetaco yabiac quen detzatela bidian ybiltzeco traba eguitten duten otiac, ta larrac, zortzi egunen barrenian, bertzela erregimentubac eraguiñen dubela oquin costura.
5.- Niorc eztezala ogui biriq erosi errico ychian descargatu biño lenego, bi dugaten penan aldiya bacochaco.
Nior arrapatzen baldin bada provenciyara daramala ogui biya, edo Erria yzanen dela castigatuba, leguiac disponitzen duten bazala.
Alcate yaunac aguintzendu, erronda eguin ezquero erretira dittezela guciyec, eben ychetera, beretan, ta carricatan gueldittu gabe, yrrinciariq eguin gabe, ta cantatu gabe, bertzela castigatubac yzanen direla rigoriarequin.
Ezadiyela ñior pasatu Veraco auzotiq Alzatara, ta ez Alzatatiq Verara erronda eguin ezquero, bada arrapatzen badire eben auzotiq campuan yzanen direla castigatubac rigore guciyarequin, ta valiyoco escusariq batere.
Eztadiyela ñior ybilli arpeguiyac estaliriq ñiauteriyatan, ta ez bertze demboraz, bertzela yzanen direla castigatubac.
Elizaco funciuac errattian eztadiyela ñior ari yocuan, ta ez pillotan, bi pezetaren penan, ta egun bateco garcela.
Tabernariyac eztezatela eman ardoriq ta ez yatera ofreciuac erratteco demboran.
Non: IDOATE EZQUIETA, Carlos eta VILLANUEVA EQUIZA, J.J.: «Unas ordenanzas de Vera en vascuence», Fontes Linguae Vasconum, 37 zenb., 1981, 275-281 or.; EUSKARA JURIDIKOAREN MINTEGIA (ATXABAL, Alberto eta beste batzuk): Euskara, zuzenbidearen hizkera, Bilbo, Deustuko Unibertsitatea, 1995, 430-431 or.
Bertsio honen iturria: Imanol Trebiño, Administrazio zibileko testu historikoak, HAEE-IVAP, 2001
|