Españiaco uritar constitucionalen Cartilla civilla
(1820)
ESPAÑIACO
uritar
constitucionalen
cartilla
civilla.
Leguean jarriric
berdiñac bacerate,
guipúzcoarrac ez uste
mempecoa ceratenic...
osasuna dezute...
GALDEAC TA
ERANZUBAC, CEÑETAN
Españiaco Uritarrai eracusten zayen beren gobernu-legue edo Constitucioac aguintcen dien bearric edo obligacioric aundienac, eta adieraci eguiaric aurreneco edo principalenac, Constitucio au, ta Españiar gucien arguia, edo ilustracioa, ta batez ere gende mearena chit maite dituan batec moldatuac.
Tolosan moldizquidatua:
Juan Manuel la Lamaren echean
1820 garren urtean.
aurreneco buru edo
Capitulua.
G. ¿Cer esan naidú Uritar Españiaco gobernu-legueari emanac, edo Constitucionalac?
E. Guizon bere-jave, edo librea, azcar errutzu ta viotz aundicoa, prestua ecarguiña, ta bere etsayaquin ere zucen edo justoa: Despotismoa esaten zayen gobernu locarrigaveen izua: zucen-bidegave besteai aguintcen disten edo Tiranoen azotea; guizonaren escubide edo derechoa viotzean dituena; ta prest dagoana premian escudatu edo defenditceco.
G. ¿Nundic sortu dira locarri ta bidegaveco gobernu edo despotismoa: ta aimbeste urtetan Españiar errucarriac macurtu, ta azpian eduqui dituan ustarri pisu lotsagarria?
E. Españar gueienen ez jaquiñetic: guizonen escubide edo derecho berezcoac ez barrundu edo esaminatzetic: ez jaquitetic cer escubide ceucaten bere gobernu oneraco eguin bear ziran leguetan: ez ezagutceti cer lecu beste guizonaquin batera iduqui bear zuten elcartasun urico edo sociedadean.
G. ¿Cer dá alcartasun uricoa; edo sociedade civilla?
E. Dá guizonac alcarrequin erri edo erreinu bateen vicitcea erabaquitcen duteneti eguiten duten batzarre edo gorputza, itzac ematen ditustela edo eguin alcarren artean ongui-izate edo Convencio batzuec, ceñen bidez lotutcen ta obligatcen diran batac bestea laguntcera.
G. ¿Cerc beartu ditu guizonac alcarrequin vicitcera edo elcartasun sociedade oyec eguitera?
E. Beren buruen gorde naiac: au dá beren ondasun, izate, ta vícia indarraren contra gorde, escudatu, edo defenditceco premiac.
G. ¿Cein dá elcartasun edo sociedadearen bidez urrindatu, ta bota naidan indarra?
E. Beste elcarrequin edo sociedadean vici diran guizon batzuena, dala aldean, dala urruti: ceinzuec beren cutici, ta aundi-nayac daramaizqui asco aldiz besteac menderatcera, ta dutenaren jave eguin nai izatera.
G. ¿Nola eguin, erastu edo formatu dira guizonen elcartasun edo sociedade oriec?
E. Guizonac esagutcen dutelaric, elcarren laguntasunean vicico badira, nai ta ez bear dituztela legueac bata bestearequin vicitceco, ta batac bestea beren estutasunetan legue oyen bidez laguntceco: legue berdiñaquin juzgatcen dituztela beren artean igaroricaco itz, baldinde edo Convencioac asturic oquertzen diranac, ta oyec eguindaco calteac: au dá elcartasun erazcoac eguiteco bide zucen leguezco bacarra.
G. ¿Beraz badira elcartasun edo sociedade zucenbideric ez dutenac ta arrazoi-leguearequin ongui ez datocenac?
E. Bai, badira ez zucenac, ez justoac ez diranac: ta á la baldin guizonac beren elcartasunean eyen arteco bat beren oneraco burutzat autu edo escogituba dute; ta onec, besteac beren oneraco eman cioten escubide aguintea bereganatcen badu, jatorriz ta berez gucien buru balitz becela: besteac aguintcen, ta gobernatcen baditu buruac ta gogoac ematen dion becela; onen aguinte au da legue-arrazoyarequin ez datorrena, ta elcartasun edo sociedade au zucen justoa ez dana.
G. ¿Ta nola deitcen zayo elcarrequin vici diran gucien escubide derechoac, ta elcartasun edo sociedadeac berac bereganatce oni?
E. Gobernu bidegave edo tirania: ta ori eguiten duten aguintari buruai Bidagueac edo Tiranoac.
G. ¿Cergatic deitcen zayo onela, besteren ta elcartasun sociedadearen escubide derechoac berac eguite oni?
E. Cergatic bide-gavetasunic lotsagarrienarequin lapurcen ditusten ta beretu, guizonari berez ta izatez datozquion escubide derecho guciac.
G. ¿Cer dá bada guizona bereac, ta izate berezco edo naturalean?
E. Bere buruaren jabea dan izate bat, locarrigabe edo libre jayoa, besteren mendean ez dagoana, ta besteri ecer zor ez diona, guraso izatea eman diotenai baicic, ceñai bacarric zor die jatorriz obediencia, ta beguiruze on edo errespetoa, bere buruaren jabe izan artean.
G. ¿Cer dá berezco escubide edo derecho naturala?
E. Guizonac bere izatez duan escua cerbait bere indar edo jaquinduriarequin irabasteco edo eguiteco; ta eguin edo irabaci duana gordetceco.
G. ¿Guizonaren escubide edo derecho oyen artean ceinzuec dira aurrenecoac, ta maitagarrienac?
E. Es besterena izatea; baicican bere buruaren jave, edo libertadea: bere anzecoaquin berdiña izatea, edo igualdadea; berari dagoquionaren javetasun, edo propiedadea; bere seguranza, ta memperatu nai dutenai arpegui eguiteco escuba.
G. ¿Certan dago bere javetasun edo libertadea?
E. Escuba izatean bacoitzac, iñorc galeraci gave, eguiteco bere oneraco ondoen dagoquiona, besteri artatic calteric ez badatorquio.
G. ¿Certan dago berdin izatea, edo igualdadea?
[E.] Iñorc gure gañean aguinte edo derecho berezcoric ez izatean: bada guizon gucioc guere izate edo naturalezaz berdiñac guera; ta beti esca dezaquegu, ta irichi doai au, bestec quentzen badigu.
G. ¿Certan dago bere ondasun izateen javetasun edo propriedadea?
E. Dituan ondasun, izate, escubide edo derecho guciaczaz berac nai duena eguitean.
G. ¿Ta seguridadea certan dago?
E. Escuba izatean bere, ta bereen edo familiacoen indarraquin bere on dasun, vici, ta izateac escudatu, ta gordean ipintceco, iñorc eragotci gave.
G. ¿Certan dago menderatu nai duanari arpegui eguiteco escu edo facultadea?
E. Berac ecin iñor bere mendean ipiñi dezaquean becela, besteac ere bera menderatceco escuric ez izatean: ta ala bestec azpiratu nai badu, ez bacarric dauca escuba ari arpegui eguiteco, baicic dago beartuba indar eguitera, ta albadu indarra indarrarequin botatcera.
G. ¿Usten ditu guizonac iñoiz berez dituan escubide, edo bere izateari darraiquion derecho oyec?
E. Bai besteaquin baera elcarren laguntasun edo sociedadean vicitcea erabaquitcen duanean, ta orduan sartcen dá Uritar guztien escubide derechoetan.
G. ¿Cer dá Uritarren escubide edo derecho civilla?
E. Guizonac batac besteaquin elcartasunean vicitzeco igaro citusten itzac: edo beren artean, gucien oneraco, batac bestea laguntzeco, ta gordetzeco, eguin cituzten nola izate, baldinde, edo convencioac.
G. ¿Galtcen ditu iñoiz guizonac bere izateac ematen diozcan escubide berezco, edo derecho natural oyec?
E. Eguia esatera ez ditu iñoiz beren izate, edo esencian galtcen, ceren berezcoac ditu, ta guizonaren izateari dagozquio itsasiac becela; baño ecin asco aldiz berac naico luquean vecela escubide oyezaz balia diteque; ta alde onetatic galtcen ditu beren eguiera edo egercicioan.
G. ¿Ta nola elcarrequin izateac, edo sociedadeac escubide derecho oyec gordetcen diozca?
E. Gobernu legue, edo Constitucio bat eguiñaz, ceñean gobernu on bateraco bear diran gauzac erabaquitcen diran; ta elcartasun edo sociedadean ondoen izateco legueac.
G. ¿Ta nola deitzen zayo escubide edo derecho oni?
E. Uritarren escubide, edo derecho civilla; Patriaco leguea; guciaquingo escubide edo derecho publicoa.
G. ¿ Ta guizonac derecho onetan arquitcen ditu berez dagozquion, ta bere izate edo naturalezac ematen diozcan escubide guciac?
E. Bay arquitzen ditu: ceren elcartasun edo sociedadean jarri ciranean beren artean igaroricaco itzac, ta batac bestea lagunduric, al zuten onduen vicitceco eguin zuten baldinde pacto edo convencioac gordetcen diozca, bere buruaren jave izatea edo libertadea; beste, berarequin vici diranaquin berdiña izatea, edo igualdadea; bere dituanen javetasun, edo propriedadea, seguridadea, ta gaitz eguin nai dionari arpegui eguitea..
G. ¿Nola gordetcen ta seguratcen diozca?
E. Lendavicicoa, Uritar guciay escuba emanaz edocein gauza eguiteco, ez besteen, ez nacioaren caltean ez danean. Bigarrena, escubide berdiñac guciai emanaz, da esatea, legue berdiñac gucientzat ipiñiaz, ala castigatceco, nola amparatceco; ta guciac leguearen aurrean berdiñac eguiñaz. Irugarrena, bacoitzari escuba emanaz nai duana eguiteco bide onetic dituan ondasun izate, ta bere icerdiarequin edo jaquinduriarequin irabaci duan guciaz. Laugarrena, gucien indarrac elcartzen dituala; bata bestearequingo elcartasun edo gucien indarraren unio onetatic gucien ona sortu dedin, ta bacoitzaren seguranza aundiagoa: ta aizquenic, gucien indar elcartu onequin, (onetaraco elcartasun edo sociedadeac eguiñic dauzcan legueaquin, gucien indar au zucentcen edo gobernatcen dala) menderatu nai gaituzten guciai arpegui eguiten diegula, irrindatu oyen indarra guere indar elcartuarequin, ajolatu edo escarmentatu oquertcen diranac; ta eguindaco baldinde edo convenio, ta igaro guenituan itzac ausiric, guizonen escubide derecho oyen contra dijoacen guciac, ala guere artecoac, nola campocoac.
bigarren buru edo
Capitulua.
G. ¿Cer da Leguea?
E. Erri guciac gandic Legueac eguiteco escubidea artu duten guizonac, gucien vorondateen javeac vecela, gucien icenean cerbait aguintzea edo debecatzea bere batzarre edo Cortetan; ceren Uritar guciac dute escubide berdiña Legueac eguitecoan aditzeco, edo bere, edo beren icenean onetaraco biraltzen dituztenen bidez. Ta ala ongui barrundu edo examinaturic, leguea ezta besteric, Uritar guciac beren buruai ipiñi dioten aguinte bear bat baicic, beren paque oneraco, ta gauzac gucientzat zucen juan ditean.
G. ¿Cembait guisa edo moducoac dira legue oriec?
E. Bi era edo moducoac: batzuec dira legue-cimenduac, edo fundamentalac; ceren aguintea eduqui bear dutenai iracusten dien, ceinzuec diran beren escubideac, nola besteac aguindu ta gobernatu bear dituzten, ta ce cimenduren gañean; ta legue oyec eguiten dute Constitucioa. Besteac dira eman-legue, edo distribuciocoac; ceren Uritar bacoitzari dagoquion escubide derechoa emateco eguiñac diran; ta legue oyec dacazquien liburuai deitzen zaye Código, ordenanza, ta erreglamenduac.
G. ¿Cerda Códigoa?
E. Liburu batzuec, ceñetan dauden justicia zucen eguiteco legueac, ala artu emanetan, ala ondasunean, nola oben edo gaizqui eguiñetan.
G. [¿]Cer dira ordenanza, erreglamenduac?
E. Ichaso ta lurreco Erregue-guizon, edo Soldaduac aguintceco ta gobernatzeco, Erriac artaraco autu edo escogitu cituzten guizonac eguindaco legueac, baita ere mercataritza edo comercioa, Urigaro edo navegacioa, ta ala nacioac, nola Uritar bacoitzac dauzcaten lantegui, biar-lecu, edo oficina ta establecimenduac guidatzeco eguiñac.
G. ¿Beraz elcarrequin edo sociedadean vici diran guizonen artean ere badira bacar legue edo privilegioac, desberdintasun edo distincioac?
E. Ez dira; ta ecin izan ere ditezque, nacioac berac ematen ez paditu; baño nola beste gorputz bat eguiten duten guiza-altra edo Corporacio oriec, nola beste uritar guciac baicic beste bear lanic dituzten ala ere bear dituzte aguinte ta leguebesteric: baño beti, beste Uritar guciac vecela, nacioac gucienzat ipiñiric dauzcan legueen mendean daudela: ceren elcarrequin edo sociedadean vici diranen artean ezdira sartu bear desberdintasun distincioric, gucien ondo izate eguiazcoac aguitz escatcen dituanac besteric.
G. ¿Ceñec dauca escuba legue bacar desberdin oyec eguiteco, ta beste aldaera edo mudanzaren batzuec gobernu-leguetan?
E. Erriac beren icenean viraldu dituzten guizonac, beren batzarre edo juntetan: Erriac escubidea emanten diela legue berriac eguiteco, edo leen eguiñac aldatzeco gucien on ongui adituac ala escatzen badu.
G. ¿Ceinzuec dirá Errien icenean autu diran guizon edo Diputaduac?
E. Erriac beren Parroquietaco batzarre edo juntetan icentatu ta beren arteti autu edo escogitu citusten guizonac, beste Erreinu gucico Parroquiac era berean autu, ta biraltcen dituztenaquin nacio gucico batzarre bat eguin dezaten: Ceñari Españian Corteac deitzen zayo; Corte oyetan aguertu ta errepresenta ditzaten icentatu, ta biraldu ditustenen escubide derechoac.
G. ¿Ce honore daucate, ce sillu edo Caractere Erriac viraldu ditusten, ta Errien lecuban dauden Diputadu oriec?
E. Al ditequean donetsu edo sagraduena, ausi ecin ditequean ta errespetagarriena: bada viraldu ditustenen escubide goieneco edo Soberania aguerzen ta errepresentatcen dute.
G. ¿Beraz escubide goieneco edo Soberania elcarrequin edo sociedadean vici diran Uritar gucietan dago, ta Uritar guciac dira Soberanoac?
E. Ez: ez dira Uritar guciac Soberanoac, eztago ere aguinte goieneco edo Soberania au Uritar gucietan; baicican guciac batean elcarturic, ta unituric eguiten duten gorputz edo sociedadean; ta Uritar bacoitza ezta gorputz edo sociedade onen zati edo porcio bat baicic.
G. ¿Bada norbait aguinte goieneco, edo Soberania onetara escubide edo derechoa duanic?
E. Ezda iñor, ez bacarric, ez besteaquin batera; ezta ere guizonen reunioric edo batzarreric, baldin aurrez Erri guciac vorondate au aguertcen ezpadute edo bere, edo beren icenean onetaraco escubidearequin biraldu ditustenen videz.
G. ¿Ta guciac aguinte goieneco onetaraco, legueac agintcen duan becela autu edo escogitu dutenari, naiz izan dedilla guizon bacarra, naiz asco, nola deitcen zayo?
E. Gucien gañeco edo Soberanoa: ta onen icendamendu, edo nombramendua, ta escubideac erabaquitzen dituan, ta dacazquian legue erreglamenduari Constitucioa.
G. ¿Cer da Constitucioa?
E. Erri Provinciac artaraco icentatu ta biraldu dituzten guizonac erabaqui dituzten legueac dacazquian liburu bat: ceñean dauden gucien gañeco edo Soberanuaren escubide, erregalia, altasun, ta bearrac; baita ere bere escubideen mugac, ta eranzunquizuna: auda cer eguin dezaquean ta cer ez, ta nola erantzun bear duan nacioac bere escuetan ipiñi duan escubide onezaz[.] Constitucio onetan daude ere legueac eguiteco, eguiñac egecuta-eracitzeco, ta juzgatceco escubideac; ta iru escubide oyec eguiten dute gobernua.
G. ¿Cembait gobernu era, edo modu dira?
E. Iru aurreneco edo principalac: Baten gobernua, edo Monarquicoa: aundi-ascorequingoa, edo aristocraticoa; guciac-quingoa, edo democraticoa; ta beste asco iru oyetatic sortzen diranac, ta iru oyetatican batera urreratzen diranac, batzuec gueyago besteac guchiago: edo elcarrequin vici diran gorputz edo sociedade bacar asco bata besteaquin aditzen diranean, guciac gai ascotan gorputz bat eguiteco, ta oyei deitcen zaye gobernu elcartubac edo federatiboac.
G. ¿Cer dá gobernu-batequingo edo Monarquicoa?
E. Legue ipiñiac gorde, edo eguin-erazotzeco escubidea guizon bacar baten escuetan ipiñi duana: ta guizon oni esaten zayo Monarca, Erregue, edo Emperadorea: ta eguiazqui itz-eguitera da nacioco aurreneco guizona.
G. ¿Cer da gobernu aundi ascorequingoa, edo Aristocraticoa?
E. Besteac guiatzeco, ta gobernatzeco escu, ta aguinte gucia aundien escuetan ipiñi duana; besteac ez dituzten becelaco legue, fuero, escubide desberdiñac aundi oyec berentzat arturic, gende mearen caltean.
G. ¿Certan dago gucien gobernu, edo Democraticoa?
E. Escubide goyeneco edo Soberania Erriac autu, ta icentatu dituan guizonetan egotean: baño cerbait aguindu edo erabaqui bear danean, ez bacarric oyec, baicican guciac, gende meac berac escuba dualaric artan aditzeco, ta bere iritzia emateco; ta orregatic deitzen zayo gucien gobernua, libre edo popularra.
G. ¿Ceinda iru oyetatic gobernuric onena?
E. Batequingoa edo Monarquicoa; guizon bacar baten escubide oni bear becelaco muga, edo locarriac ipintzen bazaizca, Locabetasun edo Despotismoan eman ez dezan.
G. ¿Beraz badira gobernu locarrigabe edo Despoticoac?
E. Bai; baño ez dira guizonac autu, ta ipiñiac; baicican baten, edo gueyagoen gucia aguindu nayac sortu dituanac, guizonac elcarren laguntasunean vicitzeco eguin cituzten legueai beguiratu gabe, Constitucioac buru aguintarien escubideai marcatzen dien muga igarotzen dutela, ta ausi, gucia aguindu nai au bere neurrian eduquitzeco locarri ipiñiac.
G. ¿Ceñec du escubidea, ta eragotzi bear ditu gaitz oyec?
E. Edocein guizonec du escuba, Constitucioa ausiric icusten duanean, Erreinuco batzarre edo Corteai gaztigatzera, oyec bilduric daudenean: ta oyen dembora ez danean, beren ordez urrengo Cortetaraño guelditzen diran guizon icentatu, edo Diputacio guelditzen danari; ta bide onetatican Constitucioa osoro gorde-erazo.
irugarren buru edo
Capitulua.
G. ¿Cer esan nai du legueac eguiteco escubideac?
E. Guciac gordetzera beartuac dauden legueac, nacio guciaren icenean erabaqui, ta ipintzeco escuba.
G. ¿Ceñec dauca escu ori?
E[.] Ez edoceñec, ez ta ere edoceiñ demboratan: baicic Constitucioac aguintzen duan becela, Erriac autu ta icentatzen dituzten guizon edo Diputaduac, batzarre edo Cortetan bilduric daudenean.
G. ¿Ceri esaten zayo gorde, edo egecuta-eracitzeco escubidea?
E. Legueac gorde-eraci, ta oyec aguintzen dutena eguin-erazotzeco escubari: ceña Corteac onetaraco nacioaren icenean icentatu, ta ipintzen duten.
G. ¿Ceñec lan, edo bear ori eguiten du?
E[.] Gucien aguinte edo escubide goyeneco Soberanía dutenac, naiz egon dedilla aguinte goyeneco soberania au ascoren escubetan, naiz batenetan. Gure Españian Erregueri Constitucioac ematen dio lan au; ta orain guere Fernando aundi zazpigarrenac eguin beardu, escu au eman dion nacioaren icenean, ta onec bere Cortetan eguiten dituan legueen azpian.
G. ¿Cerda juzgatzeco escubidea?
E. Justicia eguiten duana; edo guizonen arteraco eguindaco zucenbide, justicia legueac eguite, edo egecucioan ipintzen dituana, baño beti legueac aguintzen duten becela, ta egecuta-eracitzeco escubac dituan buru edo Soberanoaren mendean.
G. ¿Eguin dezaque iñoiz nai duana gucien buru edo Soberanoac?
E. Ez, ceren beti eguin beardu legueac aguintzen duten becela, beti leguearen azpian gobernatcen duala, iñoiz leguearen gañean jarri gabe: beti aguindu beardu Constitucioaren icenean, ez iñoiz berean.
G. ¿Cer eguin beardu bada gucien buru edo Soberano onec guertaera estuetan?
E. Erabaqui estu bitarte ayetan gauzac Constitucioac aguintcen duanarequin ondoen datorren erara; baño ez dirade aguinte oyec legue osoac izango, nacioaren icenean legueac eguiteco escuba dutenac, beren baiezcoa emanic indarra eman arte.
G. ¿Nola escubide edo potestade oyei beguiratu bear diegu?
E. Nacio guciac ipiñiac becela legueac eguiteco; ta gorde edo egecuta-eracitzeco: ta ala deitzen zaye, legueac eguiteco escubidea; aguinte goieneco, edo Soberanua, ta juzgatzeco escuba.
G. ¿Nundic sortzen dira escubide oriec, ta ceñen mendean daude?
E. Lendabicicoa, edo legueac eguiteco escuba, nacio guciagandic; bigarrena, edo aguinte goieneco Soberanua, lendabicicoa-gandic; ta irugarrena edo juzgatzecoa, beste biac-gandic.
G. ¿Ta iru escubide edo autoridade oyetaco bacoitzac ecin eman dioten escubaz gaizqui usa dezaque?
E. Bai, bear ezpaluquete ere: ta eragozteco, Erriac esan beardiote lendabicicoari ematen dioten escubide edo poderetan, ce escu edo facultade ematen dioten: onec berriz marcatu bear diozca bigarrenari bere escubideen mugac. Certaraño eltzen dan bere escuba: bigarrenac berebat irugarrenari, ta onec bere mendecoai; irurac Constitucioa beren ispillu moldetzat artzen dutela; ta beren mendecoac, justicia eguiteco ta gobernu oneraco eguiñic dauden legue, erreglamendu ta ordenanzac.
G. ¿Beraz escubidedun, edo potestade oriec, dirudianez, beste euraquin elcartasun edo sociedadean vici diranac ez dituzten vecelaco escu ta distincioac dituzte?
E. Bai: baño nola oyen ta beste Uritarren artean aurquitzen dan desberdintasun edo distincio au bateti nacio guciaren ondo izateac escatcen duan, ta besteti Uritarren ontasun, virtute, ta merecimenduari ematen zayen honra, ta saria diran, orregatic ez da arrazoyaren contracoa.
G. ¿Ta Uritar guciac daucate onore, sari edo distincio oyetara escubide berdiña?
E. Bai, ceren Uritarren azcartasun arreta jaquinduria, ta nacioari eguindaco lan edo servicioen sariac diran.
G. ¿Ta Constitucioac nola fermutcen ta seguratzen ditu Uritarren escubide derechoac[?]
E. Uritar guciac bere aurrean berdiñac eguiñaz; ta guciai ichoden-bide edo esperanza berdiñac emanaz.
G. ¿Ta nola berdin izate edo igualdade oni iraun-erazten zayo elcartasun edo sociedadean?
E. Gaiztaqueri berdiñai pena berdiñac emanaz: emanquizun edo contribucioac berdiñac izanaz, batari aimbe besteari escatcen zayola bere dituan ondasunen neurrian: Uritar guciac iracurza edo distincioric batere gabe Estaduco Cargac eramatera beartuaz; ta orobat guciai ala Uritarren artean, nola Erregue guizon edo soldaduen artean escubide berdiña emanaz, goyende edo empleoetaraco, jaquinduria virtute merecimenduen iracurza, edo distincioa baicic, beste iracurza distincioric ez dutela.
[G.] ¿Cein da nacioco Estadu ori, ceñaren cargac eramatera Uritar gucioc gauden beartuac?
[E.] Nacioco Estadu onegati aditzen dira Erregue bere aldameneco neque lagun edo Ministro, ta mendecoaquin, ceñac diran Consejubac, Tribunalac, Escutuari edo Secretariac, beguiranza edo administracioac, zucende, edo direcioac guciaquingo lengarista edo Capitania generalac, Eronde edo gobernacioac, Uritzaigo edo Corregimenduac, ta ichaso ta lurreco Erregue guizon edo soldaduac; ceñac eguiten duten nacioetan Estadua deitcen zayon gorputz bat.
G. ¿Certara daude beartuac nacioco gorputz Estadu au eguiten duten guciac?
E. Bacoitzac bere zai edo contura dauden bearrac ondo eguitera, beren utseguite gucien erantzuten dutela, beren naiustes ecer eguin ez dezaten, baicican gucia legueac dioten vecela.
G.¿Ta ce neurri bacoitza bere zai edo cargura dauden gauzac ondo eguitera beartceco?
E. Moldizquiraco escubide, edo imprentaco libertadea, auda edocein Uritarrec besteen eguite edo accioetan bere iritzia emateco, edo criticatzeco escuba izatea, beardan neurri moldetsia, veguirunce onarequin danean; ta eranzun-quizun estuba bere gañean duala iñorgatic ez danic moldizquiratzen edo escribitcen badu, edo dana ere gaitzera arrazoi gabe beteaz, gueituaz, edo beste moduz belstucen badu: neurri oyequin edoceñec besteen eguiñac erizmatu edo critica ditzaque: ceren guere eguiteac besteac jaquin ta mundu guciaren aotan ibilli, ta degun icen ona galduco degunen beldurrac eduquico gaitu frenu-batequin becela guere bearrean, ta escubide onequin beartutcen ditugu guizonac onac izatera.
G. ¿Ta ceinzuec dira Estaduco guizonen nacio gucia-ganaco bear edo obligacioac?
E. Esan diranaz gañera guisa gucietaco iracaslecu edo escolac ipintcea gasteen asiera jaquinsu oneraco: mercataritzari, ta equiñ-arteai vicia ta beroa ematea: gaiztaqueriaraco bideac epaquitcea; gaistoac ta oyen gaizqui eguiñac ez ajola edo escarmendu gabe ustea: ta ernai beti egotea, persona guciac, oyen izate ondasunac, ta nacio gucia bere erri lur guciaquin ondo gordea egon dedin.
G. ¿Ta ceinzuec dira Uritarren estaduarequingo bearrac?
E. Servitzea, escudatu edo defenditzea; leguearen mendean beti vicitzea; legue oyec aguertu ta gorde-eracitzen dizquigutenac errespetatcen ditugula; ceña eguiten degun bere aguinduac gordeaz: bereagatic guere izate ondasun ta vicia bera premian emanaz: elcartasun edo sociedadeac aguintcen dituan gauzac ondo eguiñaz: besteen izate escubide derechoac errespetatuaz: itz batean Uritar onac becela guere nacio Patria maite izanaz; Aita ona, senar ona, seme ona, anai ona, adisquide ona, ta cristau ona izanaz: ala eguiñic beste munduco betico zori ona irichico degu; ta elcartasun edo sociedadeac escudatu edo defendituco gaitu gucian, ta gorde ondo beste elcartasun edo sociedaderen baten mendean erori ez gaitean.
G. ¿Nundic sortcen dira, ta nora jotzen dute guizonac elcarrequin edo sociedadean vicitzeco ipiñi ditusten cimendu oyec gucioc?
E. Egui-cimendu oyec gucioc sortcen dira bi iturritic becela, guizon gucien cillegui-legue edo morala eguiten duten eguia nagusi oyetatic: aurrenecoa, ez dezazula besterentzat nai ceretzat nai ez dezunic: bigarrena, guciai eguin bear diezu guciac ceuri eguitea nai dezuna. Au dá guere ontasun virtute gucien asiera, ta aizquena becela aguintcen diguna guere Religio Santa, Católica, Apostólica, Erromacoac, bacarric eguiazcoac; ceña gordetzera beartu gniñan juramenduz, Constitucioa ondo gordetceco juramendu eguin guenduanean, ceñac debecatcen digun beste edocein Religio, ceren au bacarraic dá Estaduaren, ta Españiaco Uritar Constitucionalen Religioa.
aizquena.
Bertsio informatiko honen egilea: Ricardo Gomez Lopez; E.H.U.
|