Sara eta Bera arteko korrespondentzia
(1852-1853)
1952ko gutuna
Saran eguina Buruilaren 24an 1852
Saraco alcalteac
Beraco alcate jaunari
Jauna
Ezkur hainits delacots aurthen, herria intencionetan da hartaz baliatseco.
Othoi prebeni çatsu intressatuac edo acindac ditustenac, baldin eta nahi balin badute hartu, icus deçaten çer den oihanean, eta igandean hunat aguertseco pena har deçaten, precioaren establitseco.
Guelditsen nais alcate jauna çure çerbitsari fidel
Dithurbide
1953ko gutuna
Saran Urriaren 6an 1853an
Veraco Alcate Jaunari
Alcate Jauna,
Nola gure Gobernuac acinda estrangerotic satcen denaren drechuac arras gutitu baititu, carta unen acanbanzan icusico duzun bezala, eta hori dela medio deliberatu baitugu gure mercatuaren alchacia, heldu naiz zure otoizterat izan dezazun borondatia avisaceco zure errico vecinoac Saran eguinen dela mercatua amaborz gucian, astelenarequin, eta emendic lentabicicoa izanen dela illabete hunen 17an.
On da ere yaquin dezaten Bayonaco araquinac etorcen direla eta auc erosten dutela acienda guicendu suerte gucia, particularqui areche, chiquiro eta cherri.
Esperanza dut, jauna, naico duzula artu pena gauza unen publicaceco zure errico vecinoei.
Gueldizen naiz, Alcate Jauna, consideracione distinguitu batequin,
zure servizari,
Saraco Alcate Tenientia,
Elujaque
Una sarceco drechuac
Ydiac eta cecenac: 3 peceta eta 6 sos
Beyac, vigac eta erguiac: 1 « eta 2 sos
arechiac, ardiac, chiquiroac, aunzac eta cherriac: » 6 sos
Bildoxac, aunz umiac eta esneco cherriac: » 3 sos
Non: Berako udal artxiboa, 658 kaxan: «Correspondencia 1852/1856», inbentarioan 2.1.2 atalean sartuta dagoena. Lehen gutuna 658/1 karpetan: «Correspondencia 1852», eta bigarrena 658/2 karpetan: «Correspondencia Enero-junio 1853».
Bertsio honen iturria: Imanol Trebiño, Administrazio zibileko testu historikoak, HAEE-IVAP, 2001
|