www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Testu zaharrak - XIX. mendea

 

aurrekoa hurrengoa

Baigorri eta Luzaide arteko korrespondentzia fazeria erlazioez eta 1883ko Lasako oharra

(1881)

 

 

Baigorry le 2 Mais 1881

 

Luchaideco yaun mera çuri

        Desiratçen nis bi lerroren eguitera, penarequin yaquin dut unhaiya canbiatcen ducuela aurthen ba guinuen behi andana bat abiatua unhai haren esperantcan eta hari ikhartceeas es guira fidatcen ceren gure lekhutic urrun da, es guira fidatuco nori nahi eta curi gomendatçen nis yaun mera yaquin arastias canbiatçen baducue ceren es baitugu ikharri nahico batre, phenxatcen dut es duçula faltaric eguinen cure guisontasunari eta cure legueari beras erran becala fidatuco guira lehenneco unhaiyari bainan es berri bati.

        Salutatçen saitut ene errespetu gucias.

Jean Ansolabehere

Maison Larraburuya

Baigorry

Cartier de la Bastid

 

 

Lasako alkateak Luzaidekoari igorritako mezua

 

        Erresebitu izan dut ziec igorri carta hamecorènétan eta eguin nen dut mandatia.

Le Maire

Jauréguy.

 

 

Juanes Inchauspé ezterenzubitarrak galdutako animali batzuen inguruan

 

Esteinçubin eguinaa ekhainaren 13an 1887

 

Jaun Erretora

 

        Ausarzia harzen dut zuri bi lerroren igorteco, niz naiz andicagorrico Beltrand senaren semia, bi behor galdu tut, bat zazpi urthecua eta bestia bi urthecua, echiaren ondotic ereman daskiute, othoisten zitugu Jauna izan dezazun borondatea meren abisaziaz hea menditan othe dausketen edo bestenaz har zazu othoi pena çure anayari isquiribazeco Irugnerat hea han nehoc ikhusi tuen, orai duela hilabete faltatiac ditugu, çaspi urtheco hori gastena golore du bilua erdizera dosen buruz phizu airian lephoco khunbac oro berdindiac bana beste bazu ondotic mostiac, bi urthecuac copetan izar tipi churi bat eta bilua belcha bustan gaxa phusca bat berdindia, behocac ez du seinaleric, behorrac baduenez ez dakigu seren orai bost urthe erosia baiguinduen, othoi har zazu Jauna pena hori, satifatia izanen zira.

        Salutazen zitut errespeturequin

Juanes Inchauspé.

 

 

Non: Luzaideko udal artxiboa, «29. kaxa, 1885-1890 urteak», «1887. urtea» karpetan, «Korrespondentzia» kontzeptupean, inbentarioko 2.1.2. kodean klasifikatuta: «Ayuntamiento / Secretaría / Secretaría General».

Bertsio honen iturria: Imanol Trebiño, Administrazio zibileko testu historikoak, HAEE-IVAP, 2001

 

aurrekoa hurrengoa