Hegoaldeko herri zehaztugaberen bateko erremateak
(c. XIX. mendea)
Nafarroako ardoaren hornidura
Nafarroco ardo chiquiaren provisioba, datorren urtte gustian bearcodala eguin erri onettan, ala erritarray nola campotic allegatzendienay, batere faltaric gabe, genero onarequin ecartenduela goviernoco jaunac aguintzenduen erritatic, coste portean abonatzen zayola zaspi erreal egunian cargaco, izanic bere contura berrogueta amar errealen pagamentua oblaciotaco mezarentzat.
Ardoa saldu bearcodala errico jaunen satisfacioco personen bitartez, eta neurri arreglatuaquin.
Modu onetan berttan saldu bearco duela taberna bacoitzari tocatzen zayon lau illabetetan, ardo generosoba
Errematantearen contura izango dira bere tabernan saltzenden ardo gustian derechoen pagamentua.
Bederatzi egunen barruraco bearco du ottorgatu Escritura errico jaunen satisfacioco fiadorearequin, pagatzen dituela Escrituraco, erremate eta Edicton derechoac.
Bacarric admititucodira iru taberna, eta oyen gañera esta permitituco saltzea ardoa iñolaco moduz ere, izanagatic ostalaria, bada oyec bacarric izango due facultadea emattea ardoa ostatuz allegatzen dien personay, eta ez escaratzean edo Echeco denda edo apusintu bajuan: condicio onetan faltatzenduena izango da multatua oguei errealean lendabizico aldian; 40 vigarren aldian, eta irugarren aldian guelditucoda castigua erriaren discreciora.
Frantziako pattarraren hornidura
Franciaco aguardientaren provisioba bearco da eguin errionetan datorren urte gustian coste portera
56..... abonatzen zayola 56 marabedi picharreco Bayonan
40..... bertatic eta gañera 40 marabedi saltza sarigatic, ipiniric saldu lecua erdico calean
Bearco du saldu, Erregidore eta Diputaduen satisfacioco aguardienta, izanic probisio onetaco errematantearen contura saltzenduen derecho gustiac, otorgatzenduela Escritura bederatzi egunen barrenean errico jaunen satisfacioco fiadoreaquin, eta pagatu erremate eta Escrituraco gastuac.
Dn Jose Joaquín Goitia por la postura y condiciones dichas
Nafarroako pattarraren hornidura
Nafarroaco aguardientaren provisioba bearcoda eguin datorren urte gustian batere faltaric gabe coste porttera abonatzen zayola zortzi erreal egunean cargaco, izanic bere contura genero onen gañean ipiniric dauden derecho gustiac, saltzenduela errico jaunac arreglatzendituen neurriaquin.
Bearco du otorgatu obligacioco Escritura bederatzi egunen barrenean errico jaunen satisfacioco fiadoreaquin, eta pagatu erremate eta Escrituraco gastuac.
Dn Joaquín Aramburu con porte de 7 reales.
Elizako primiziako fruituen errematea
Presente aurquicen diran jaun oec ipincen dituztu irugarren candela eta aizqueneco rematean Eliza onetaco aurtengo primiciaco frutuac condicioarequin, ezen rematanteac esqueincen duen cantidadea bearco duela pagatu Eliza onetaco Mayordomo jaunari, bi plazo berdiñetan aurtengo Eguerrietan, eta gaur urte bete, dirutan eta ez beste generotan: Orrezaz gañera izango dituala bere contura subsidio ordinario eta seminarioco gastuac urte ero pagacen diranac: Bearco du otorgatu Escritura jaun oen satisfacioco fiadoreaquin bederaci egunen barruan, diralaric oec obligacioari eranzuteco moducoac, bestela ezayo admitituco ez pagazeco moducoric: orrezaz gañera izango ditu bere contura Almoneda ta Escrituraco derechoac; eta edocein gauza zuzedi dedilla frutuaquin ala arriz, nolabeste moduz, etzayo rebajaric batere admitituco calte etorri ditezquenagatic, postura dauca 400 duc.
Estevan de Gaztañaga
Estevan de Gaztañaga
Gaztañaga
Non: Gipuzkoako Agiritegi Nagusia, Tolosan, erreferentzia honen pean: SM ISM, 42, 1.
Bertsio honen iturria: Imanol Trebiño, Administrazio zibileko testu historikoak, HAEE-IVAP, 2001
|