www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Testu zaharrak - XIX. mendea

 

aurrekoa hurrengoa

Hernaniko alkatearen bandoak kolera izurritea dela eta

(1885)

 

 

Lehenengo bandoa, 1885eko uztailaren 24koa

 

Alcate Jaunaren partetic aditzera ematen det

        Dembora guztiyetan conveni dala ala erateco, nola echeco biaretaraco ur garbiyac eta onac usatzia, bañan batez ere gaitz demboran eta guztiyen gañian colera inguruban arquitzen danian.

        Azqueneco colera izandu zanian ez cituben erriyonec bere barrumbian orain diran iru iturriyac, eta gendiac beren biar guztiyetaraco serbitu oi ziran Leoca-co iturritic.

        Yzan litezque chit onac, eta ala (di)ra nosqui erri barrumbeco iturriyetaco urac, bañan nola ez diran probatubac izandu colera demboran, arquitzen det neurri-ric onena bezela, vecino guztiyari consejuba ematia ez dezatela naiz erateco eta naiz beren echeco biar-etaraco usatu erri barrumbeco iru iturriyetaco uric, baizican usa dezatela guztiyac Leocaco-iturrico urá.

        Ala berian Alcatiac espero du vecino guztiyac seguituco dituztela artzen dirán neurriyac erriyonen osasunaraco, eta ez dala arquituco nai ez luquen determinaciyoric artzera, cergatic daucan confiantza guztiyac sinistuco dutela eguiten dana dala danen oneraco.

        Hernanin Uztaillaren 24 garren egunian 1885en urtian.

Alcatia

Ruperto Erice

 

 

Lehenengo bandoa, 1885eko uztailaren 25ekoa

 

        Junta Sanidadecuak billatzen du gauzik importanzirik aundiyenecua eta batez-ere dembora oyetan arropa cikiñac errirá eta bas-erriyetara campoerritik garbitzeco ekartzia; eta leguiak ematen diyozkan facultadien bitartez aguintzen du gaurco egunetik aurrera, eta ordena berririk eman bitarte, debekatuba guelditzen dala oso osorik atz-errico arropa cikinic Hernanico jurisdiciyuan sartzia; eta fatatzen dutenari emango zayotela leguiac dakarren cartigurik aundiyena.

        Hernanin Uztaillaren 25garren egunian 1885 urtian.

Junta Sanidadecuaren izenian

Alkate-Presidentiac

Ruperto Ericek

 

 

Datarik gabeko agiria

 

 

ALCALDIA

DE LA VILLA

DE

HERNANI

        Ez guera egongo noski seguru (cole)ra erriyonetará etorriko ez dala. Ynguru(ban) dabill, eta naiz datorreneko ala Jaun goic(uak) disponitzen badu, naiz ez etorri, conbenida etá precisua da guztiyak seguiditzagun eta cumplituditzagun erri-co Autoridad(eak) artu dituben neurriyak, eta aurrerá a(rtu) lezazkenak.

        Yzan biar dezute cuidadua, (...)ren icullubak garbitasunik aundiyen(az) iruquitceco eta ala berian echietaco co(mu)nac ere. Yruqui dezazute alic eta goro(chik) guchiyena icullubetan eta zuri ditza(zu)te maiz erriyak debalde ematen d(izu)ten lecherarequiñ. Atera dizazute co(mu)nak oitu bañon maizago eta posible bada arratsian, botiaz astian bei(ñ) guchiyenaz eta posible bada bi aldiz care biciyá erriyac debalde ematen (du)bena.

        Ceren echecó biar guztiyetaracó ez dezazutela beste uric gastatu ez badá «Leoca»-co iturricua.

        Otordubetan eta otordutic camporá izan zazute cuidado aundi bat ala janian nola eranian; cergatic demborá guztiyetan gueyeguiyac charrac badirá, charraguac dirá dudarik gabe colerá inguruban danian eta gañera izan cuidadua janari charrik eta pasaturik ez jateko.

        Ceren gorputzian eta arropetan beti baldiñ badezute cuidadua eta combeni bada garbitasuna, aundiyagua biar dezute izan dembora oyetan.

        Yruqui zazute garbitasun aundi bat ceren echietan eta bizitcetan, eta bentilatu edo egoidatu ondo egunaz cuartuac eta habitaciyo guztiayac.

        Edoceiñ demboraz gaizkitzen bazazute iñor ceren familiyetan etorcen cerate seguru presaca medicu-billa: bada oraiñ artu biar dezute arreta aundi bat ceren familiko personen batek sentitzen badu edozeiñ nai gabe danik chiquiyena izan arren ere, avisatceko beriala medikubari eta eguiñ eta cumplitu faltarikan gabe medikubak aguintcen duban guztiya. Ez bildurrik izan gauza onetan, cergatik siñistu biar dezute guztiyok biyotzetik, zubec ceren familiyetan gaitz eta naigabiak nai ez badituzute, ala berian errico Autoridadiak famili guztiyen buru diran partetik dutela zuen desiu ori bera, eta empeñorik aundiyena erri guztiko osasunaren alde, eta daudela disponitubac beren partetik aleguiña guztiyá eguitera danen mesederako.

        Ez bada iruripen charrik artu eta baldiñ batek edo bestek badauka quendu dezalá burutik: izan confianza aundi bat medikubaren aguintietara eta egon trankilidadiarekiñ. Yñork izango bacenduteque nai gaberen bat ez bildurtu. Sartu beriala oyian: artu naiz tia, manzanilla, edo tila, cucharebat ron, coñak edo aguardinta nastuta: bota arropa ondo oyaren gañerá eta eguin aleguiña guztiyac izarditzeco medikuba datorren bitartian, nori esan dedan betcela biar diyozute abisatú momenturik galdu-bague.

 

 

Non: AZURZA, M. Eugenia eta LABAKA, Ana Isabel: Euskararen historia soziala Lasarte-Orian, Lasarte-Oria, argitaratu gabea, 1994.

Bertsio honen iturria: Imanol Trebiño, Administrazio zibileko testu historikoak, HAEE-IVAP, 2001

 

aurrekoa hurrengoa