www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Testu zaharrak - XIX. mendea

 

aurrekoa hurrengoa

Sara eta Etxalar arteko korrespondentzia

(1837-1838)

 

 

1.- 1837ko otsailaren 9koa, ahuntzak fazerietan legez kanpo dabiltzala eta Sara udalerriko basoetan eragiten dituzten kalteak salatuz

 

Al Señor Alcalde del Pueblo de Echalar

 

Sara 9 de fevrero de 1837.

Saraco alcatiac

Echalarco Alcate jaunary

 

        Alcate Jauna, Gure oyanetaco Guarda generalac comprenituric aunzac badabilzala gure muguetaco oyan orietan eta caltiac eguiten dituztela, iscribitu darot carta bat illabete unen bieco fecharequin, erraten darotalaric egun autan etorrico dela bera bisitacerat, eta azematen dituen guciac arrastatuco dituela, orretaracoz izanen duzu borondatia avisaceco zure errico vecinoac ceinec ere baitute costumbria beren aunzac gure muguetan ibilceco, zain dezaten beren lurretan emendic aincinat, berzenaz gostaco zaizcote gogorquy.

        Gueldizen naiz, Jauna, zure servizari consideracione distinguitu batequin.

Bapta Detcheverry

 

 

2.- 1837ko martxoaren 17koa, lapurreta bat eta zor batzuk direla

 

Al Sr Don Modesto Arburua, Alcalde del Pueblo de Echalar

 

Sara 17 de marzo de 1837.

 

Ene Adisquide Arburua,

        Orain duela cembait dembora faltatu izan zaicu usoteguietaco echolatic yupina handi bat gure saldaren eguiteco servizacen cena, eta nola erreporta izandu baitut tupina ura daucala erosia zure errico oxongoco masterrac, othoin eguin biar didazu favoria biar diren informiac arceco ebaxia izandu den objeto orren gainian: carta au presentatuco dizunac, zeina baita gure traparia ezagutuco du baldin ura bera bada. Berze favore bat ere eguin biar didazu, eta ura da cobracia, sei pezeta Bautista ixasticuaren ganic zeinac zor baititu uso tortelletaco iciarenzat.

        Jaun Barberac ere zor du ene adisquide bat sei pezeta uso demboran perdiduna egorria, eta nola biarretan causitcen baita berearen otoiz azu ene partez izan dezan borondatia presenteco mandatari unequin berarequin bidalceco eta guisa berian Bautistac, ceren contuac eman ditudanian nere bolsatic emanac baiditut arenzat, zucen da beraz cobra dezadan.

        Gueldizen naiz, jauna, zure icusteco axeguina duquedan artian zure servizary fidela.

Baupta Etcheberry

 

 

3.- 1837ko martxoaren 29koa, zorrak kitatzea eta Etxalarko alkatearen arazoak bere libertatea dela eta

 

Al Señor Dn Modesto Arburua Alcalde del Pueblo de Echalar

 

Sara 29 de marzo de 1837.

 

Ene Adisquide Arburua,

 

        Errecibitu ditut zure carta ilhabetiaren 22coarequin tupina eta amabi peceta ancargatu nizuna cobraceco. Estimacen dut zure attencionea eta vigilancia serbizatu duzuna executaceco nic encargatu dautzudan faborea, baldin ocasio hala aurquizen bada izan zaite seguratua serbizatuco zaitudala manera berian ene ganic dependicen denaz bezanbatian. Adizerat ematen didazu deseacen cinuquela emengo libertadia zurezat eta berze zure adisquide batenzat: pensacen duzu duda gabe gauza ori ecin artu dezaquedala nere gainian, eta ortaco motivoric princpalena da penarequin erraten dizudan arren, emen bici diren Echalartarren artian badirela zembait zuri ungui nai ez dizutenac, bainan baldin circonstanciec hala manacen badute bidal dauzquidazu orco bereco pasiac eta bidalico ditut Sous Prefetaren ganat ungui errecomendaturic eta esperanza dut guisa orretan logratuco dudala zuc deseacen duzun libertadia, hori liteque ene axeguinic andiena.

        Gueldizen naiz zure servizari ikusteco axeguina duquedan artian.

Baupta Detcheverry

 

 

4.- 1837ko azaroaren 20koa, sasoia baino lehenago iratzea ebaki duen pertsona zigortzeko

 

Al Señor Alcalde del Pueblo de Echalar

 

Sara 20 de noviembre de 1837

 

Saraco Alcatiac

Echalarco errico jaun Alcatiari

 

        Alcate jauna, comprendituric zure errico Arrieneco echeco eta Bordaco andriac, zeina deicen baita Patricia Yparaguirre, ebaqui edo ebaqui araci duela aurten iracia gure termioetan dembora baiño lenago, erran nai da ortacoz indiacatua den baiña eguna baiño len, otoizten zaitut castiga dezazun gure comenioen arabera.

        Nic ere casua guertacen denian eguinen dut gauza bera asqui duzu mandazia.

        Gueldicen zure servizari zure ikusteco deseo andiarequin.

Saraco alcatia

Baupta Detcheverry

 

 

5.- 1838ko martxoaren 10ekoa, fazerietako arazoez, Sarako bizilagun bati kenduriko abereak itzultzeko

 

Al Señor Alcalde del Pueblo de Echalar

 

Sara 10 de marzo de 1838.

 

Saraco Alcatiac,

Echalarco Alcate jaunary,

 

        Jauna informatua naiz çure errico guardec arrastatu dituztela egun eguerdico bi orduetan 31 ardi eta 10 ciquiro gure lurrian aunz bizcarreco bi trencheren artian eta eraman dituztela Echalarrat. Beraz otoizten zaitut jauna acienda oriec izularaztiaz ene errico juan Goyeche Sicassarrico bordariari ceinari quendu baitiozate aitcinetic. Esperanza dut alcate jauna biurtuac izanen direla demboraric galdu gabe bere yabiari ezen bercenaz obligatua naiz parte ematiaz violatione orretaz autoritate Superiorari nic ditudan ordenen arabera, bada badire lecucuac gure lurretic eramaten icusi dituztena eta ezbadire entregacen gauza orrec izanen ditu ondore charrac. Beraz diot berriz ere esperatcen dudala eguinen dituzun zure eguin ahalac entregaceco acienda ori bere yabiari zeina baita erran dudan Goyeche nere errico vecinoa.

        Gueldizen naiz, Alcate jauna, çure errespuesta izan artio consideratione distinguitu batequin zure servizari.

Saraco alcatia

Bapta Detcheverry

 

 

6.- 1838ko apirilaren 27koa, arma batzuen inguruko salaketa bat dela eta. Lehen Gerra Karlistaren garaian

 

Al Señor Alcalde del Pueblo de Echalar

 

Sara, 27 de abril de 1838

Alcate jauna,

        Errecibitu dut zure carta egun unetan eguina ceinetan adiarazten baitidazu gauza bat nic arras iñoratcen dudana. Segur naiz bizquitartean Saran ez dagola armaric emengo miliciarenac baicic. Nic ez daquit Añuaco berriric bainan iduricen zait oriec guciac direla imbusteria bazuec, bizquitartian seguratuco naiz eta adiaracico dizut cerbait descurbicen badut. Uste nuque Beldur gueyago izateco den españaco partetic ecen aditu dut Yrun eta Fuenterrabia cristinoez estaliac direla, ezdaquigu cer daucaten golcuan.

Zure servizary

Mendiburu

 

 

7.- 1838ko abuztuaren 30ekoa, ganadua dela eta, euren bi herritarren arteko tirabirez

 

A Señor alcalde del Pueblo

Echalar

 

Sara 30 de Agto de 1838

 

Saraco Alcatiac

Echalarco Alcate jaunari,

 

        Eguin diot, jauna, zure ilabete unen 29gco cartaren arabera comisionia nere errico Anyiet deitcen denari, eta errepuesta eman darot ez duela amazazpi egunen buruan ez zaldia guibelat artuco eta ez beia izulico. bainan len ere ofrecitu dioela bi zalditaric auta eta orai ere artan dagola nai badu billa etorri eramanen duela nai duena bainan ez beia. Nic ez dezaquet borcha guizon au franciaco leguiaren arabera arrazoina du, ceren zaldiaren gaiza ez baita motibo ezagutu bat emen tratuaren urratceco.

        Beraz nere arabera Dolareco nausiac ungui eguinen du componcerat etorcia Anyeten ganat, eta ez pensatcia justiciac berac eguitia deseyoa eracusterat yaman duen bezala.

        Gueldiz naiz zure serbizary

Dithurbide Ade Tte

 

 

Non: Etxalarko udal artxiboa, inbentarioko 2. puntuan («Secretaría»), 2.1. atalean (Korrespondentzia), 2.1.2. kodean; eta beren paper-sorta zehatza hauxe da: Lehenengo lau gutunak, 1837 urtean idatzi zirenak: «Nº legajo: 15. Kontzeptua/Concepto: correspondencia. Muga datak/Fechas límite: 1830-1837». Eta azkeneko hirurak, 1838 urtean idatzitakoak, gure 5.etik 7.erainokoak, ondorengoan: «Nº legajo: 16. Kontzeptua/Concepto: correspondencia. Muga datak/Fechas límite: 1838-1840». Itziar Azurtzak topatu eta transkribituak.

Bertsio honen iturria: Imanol Trebiño, Administrazio zibileko testu historikoak, HAEE-IVAP, 2001

 

aurrekoa hurrengoa