Sara eta Baztan arteko korrespondentzia fazeria erlazioez
(1824)
Dithurbide Sarako auzapezak Baztango alkateari lehen gutuna
Entregatuco zaio Baztango Valleco Alcate Jaunary
Sara 9 de abril de 1824
Saraco alcatiac
Baztango Valleco Jaun Alcatiary,
Jauna,
Gure facerien arabera hamar urtetaric bortz urtez ezdugu libro picacia otia zuen termioan, orretaracotz joan den urtian parte eman nion Zugarramurdico herriari 1823 aboztuaren lehenetic bortz urtez Baztango Valleco termioan otia picacera debecu della facerien arabera; nere abisuaz ezdute casuric eguin, picatu dute aincinat, galdetu diotet arrazoina, errespuesta eman didate Zugarramurdy libre dela eta frogatuco dutella. Bildu izan gara eta presentatu dute 5garren articulua; ezaicu iduritzen badutela arrozoinic eta ez naiz disputan hari eta macurric izan, eta nola desirazen baitugu unione ona guziequin otoizten zaitut, jauna, igorziaz ahalic lasterrena guizon bat edo bia Valletic lan horiec comprendizen dituztenac eta ezarrien ematerat gure eta Zugarramurdiren artian ceinac baitire estruituac. Modu horretan izanen da baquia gure artian, eta ezda gure partetic izanen deusetan macurric.
Zuc marcazen duzun egunian causituco naiz guruzetan.
Gueldizen naiz, alcate Jauna, zure errespuesta izan artio Zure Serbizari consideracione distinguitu batequin.
Dithurbide alcatia
Dithurbide Sarako auzapezak Baztango alkateari bigarren gutuna
Al Señor alcalde del Valle de Baztan
del alcalde del lugar de Sara
Sara 10 de maio de 1824
Saraco alcatiac
Baztango Valleco alcate yaunary,
Yauna,
Erri unetaco yuntaco membro batec Pedro Echepare deitzen denac ateraraci izan dio duela bi urte Miguel azcarraga urdazubicoari zure valleco Escribano Jose antonio Echeverzen baitan fazerien copia erri unetaco gobernuraco gure fazerietan combenitu guinen bezala. Yaun arc erreclamazen du bere illabete unen bederacico cartaren arabera Copia aren ateraceco amasei pezeta, ezait iduricen obligacione ori baduela Saraco erriac, bainan guciarequin deseazen nuque, Yauna, marcazen bazinarot errespuestan eia preciso den Copia aren pagacia Saraco erriac combenitu guinenaz gueroz fazerietan Copiaren guri emateco.
Gueldizen naiz Yauna Zure Zerbizari consideratione andiarequin.
Dithurbide alcalde
Non: Baztango udal artxiboa, Elizondo. Kokapena, inbentarioan: 2.4.1. «Amojonamientos, límites y facerías», 165 kaxan «Quinto Real 1820-1841», bere paper-sortan «correspondencia» irakurri daitekeelarik.
Bertsio honen iturria: Imanol Trebiño, Administrazio zibileko testu historikoak, HAEE-IVAP, 2001
|