Azkaine eta Bera arteko korrespondentzia monumentu baten gainean
(1860)
Lehen gutuna
Ascain le 21 Mai 1860
Veraco Alcate yaunary,
Dembora etori da eguiteco monumento bat Larungo puntan gure Impératriçaren ohoretan, orai baino lehen aipatu den beçala
Veraco eriac nahico du, dudaric ez da, haren icena içan dadin emana monumento haretan, asco araçoin dela medio, eta gucien gaignetic ceren den gure Impératriça sortcez Espagnola.
Hargatic yunta bat içanen da eguigna mendecoste astelehenian Larungo puntan, gauça gucien explicacionea emateco, icusteco non eguin behar den eta cer maneretan monumentu hura.
Desiratcen nuque Veratic norbeit orduan an causitcia; artaracots ematen dut abisu hau, Sararat eta Urugnara eman den beçala.
Ohore et erespetu diot,
Ascaingo mera
Duramendy
Bigarren gutuna
Ascain le 8 yuin 1860
Yaun Alcatia
Profitatcen naiz ocasione on batez çuri egorceco Larunen eguin behar den monumentoaren plana. Hori emanen dautçuna bera oficialia da eta eranen du cer maneretan eguin nahi dugun. Othoi gastiga çaçu ella despendioan pharte nahi duen hartu Beraco heriac. Lau herien artian nahi guinduke eguin.
Salutatcen çaitu erespeturekin
Duramendy
Non: Berako artxiboa, inbentarioko 2.1.2 atalaren barruan, 659 kaxan: «Correspondencia 1859-1866», 659/2 karpetan: «Correspondencia Enero-junio 1860».
Bertsio honen iturria: Imanol Trebiño, Administrazio zibileko testu historikoak, HAEE-IVAP, 2001
|