www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Testu zaharrak - XIX. mendea

 

aurrekoa hurrengoa

Itsasu eta Baztan arteko korrespondentzia fazeria erlazioez

(1807)

 

Ixasun eguina Eraieroaren 22an 1807an

                Ixasuco auçapeçac

                Bastango Vailleco Alcate jaunari

 

        Errecibitu-dut alcate jauna, halabethe hune 15an iscribatu-dautaçun letra, icustendut bailleac hartuduien determinationea errepetarazteco bere lurrac, defendio-eguinez franciaco acinder cuen mendietan bascacea eta sesituz hetan harrapatuco-diren guciac.

        Icusten-dut penarequin determinatione hunec içanen dituien Seguida gaiztoac, çuc ere senticen-ahal tutçu çure partetic; badaquit herri-huntaco habitant batçuen acinda bazquatcen dela çuen mendietan, eta motivo hori dela medio pagatcen-dute çuen mutilerri, belharraren saria; defendio horren medioz içanen guira privatuac çuen mendietaco bazquaz, bainan acinda ecin çainducoda, gureac iuanen dira çuenera, eta horcoac ienendira hunat sesituco-tutçue gureac, eta hemengo guardec sesituco-tuzte çuenac, cer içanenda gauca hauien seguida, injusticia garraitcia eta ohoingua; othoisten-citut erreflectione eguiteaz casu hunen gainean, eta esparança-içanendut moderationerequin gobernatuco-cirela.

        Badaquiçu herri-huntaco habitantec desiratu-dutela bethi çuequin adisquide guisa eta baquian bicitcea, eta oraico ocasione huntan ere, ez guinuque bercela desiratcen;

        Sentitzen duzu ez dela gure ganic dependitu decissione horren harcea, guc gure partetic eguin-ditugu gure enseiu onac, bainan ez bada gauça arribatu-guc desiratcen guinuien beçala ez dela gure falta.

        Çuec eguin duçuen memorioa-ez da présentatua içan çuen embachadoriaz franciaco ministroari, bada galdea sostengatua ez dela flacoada, eta franciaco duanaco directurrac galdeguin duena minostroaz aprobatua. eguia-badere çuen acinda guti sarcenda herri-huntaco lurrean, bai bainan-baitutçue auço herribatçu coinetaco acinda guehiago sartcen baita gure auçotaco berce herri batçutaco lurretan, icusten dugu diferencia horrec emaiten citustela necessitatean conformatceco erran den decisionearen formalitatez, eta hori dela medio hartu duçuela oraico determinationea.

        Herri-huntaco habitant batçu intresatuac direnac edo hauien arçainac présentatuco dira çure etchera, çoinec desiratcen baitute çurequin antolamendu-eguitea, eta baldin hala beharbada ere conbenitcea cer pagatu-bear-duten-çuen basca saritçat.

        Esperança dut ungui errecibituco ditutçula, eta eguinen maneras guciac bici-gaitecin unione onean.

                        Guelditcen-niz considerationné Parfetenarequin,

                        eta errespetagarrienarequin

                        Çuré Çerbitçary

LUIS DAVID

Maire

 

 

Non: DONOSTIA, José A.: «Textos euskéricos del siglo XVIII», Revista Internacional de Estudios Vascos, tomo XXV, 1934, 698 or.; SAINT-PIERRE, J.: «Le basque dans les actes publiques», Gure Herria, 1951 Buruil-Urrieta, 293 or.; EGIA GOIENETXEA, Gotzon: «Noiz sentiduko dira merak gure alkateak? Euskal administrazio izkribu zahar batzuk», Senez, VII, 1991, 100 or.

Bertsio honen iturria: Imanol Trebiño, Administrazio zibileko testu historikoak, HAEE-IVAP, 2001

 

aurrekoa hurrengoa