Aitor-en semeak eta Erroma
Ez naute nai lotuak
ni libre aurrean,
ta da ez dakitelako
zeiñ naizen lurrean.
Laño gis libre dana
uztarpera ez dator,
bere odolen sortzalle
izan bazan Aitor.
Egunen batez bear bagendu
bizia eman gurutzean,
kantari joango giñake aruntz,
iñoiz argia da illtzean.
(Ta) gure doaien oroimen ona
eunkietan biziko da,
aztu gaberik ez Gurutzeta
ta ausardizko ill-kantzoa.
Ez naute nai lotuak...
Lañoen gisa
jaun ta libre,
uztarperatu
eziñ leike,
bere zañetan
duna jator
odol noblea
nola Aitor.
GORA
Euskal semeak jaso ditzagun
biyotz elkartubak gora,
eta lenbailen bildu gaitezen
denok elkarren ondora;
berriturikan Lekobideren
eta Lartaunen denbora,
igoko gera gure gaztelu
betiko dan Erniyora.
DIALOGO. ELKARRIZKETA.
HITZELKARRA
Erromatarrak txit ausardiyan
sartu ziraden Euskalerriyan;
indarrarekin, arrazoi gabe,
egiñ nai zuten jaun eta jabe.
Asko ziraden erromatarrak,
eta euskaldunak gutxi bakarrak,
bañan Erniyo an dago zutik
len eta geroztik.
Lekobide ta Lartaun
ta beren lagunak,
guk geren izatea
zor diotegunak,
dira espillutzat artu
bear ditugunak,
euskaldunen odola
zañetan degunak.
ELKARRIZKETA
1.°: Erniyo zer da?
2.°: Mendi arkaizti tontor aundiya
ta euskaldunen libretokiya.
1.°: Gaurko euskaldunak zergatik bada
ez dira joaten mendi artara?
2.°: Tontor artara ez leike igo
bidea jarri gabe garbiro.
1.°: Zer sasi daude, ta zer naspillak,
orla egoteko mendi-mutillak?
2.°: Animan sartzen diran lar latzak,
biotza jotzen duten arantzak.
1.°: Baña euskaldunak nola utzi zuten
belar gaiztuak indar artutzen?
2.°: Patu gaiztoko ereintzalleak
nastu zituzten ango bideak.
1.°: Oraiñ badakit: alkartasuna
da euskaldunai falta zaiguna.
2.°: Esku zitalak azi gaiztoa
banatu zuten Euskalerriyan;
argatik oraiñ sasiyak daude
loreak baizik etzan tokiyan.
1.°: Ez al ditezke baztarreratu?
2.°: Bai, nai bagendu denok saiatu;
eta denboraz Euskalerriyak
ager litzake lore berriyak.
1.°: Nik izan nai det aurren-aurrena
lan orretara joango naizena.
2.°: Ez; bakarrikan joango etzera;
nai dezu guazen biyok batera?
1.°: Nola ez det naiko? Ta gogo aundiz,
denok batian, al baldin balitz.
2.°: Deitu ditzagun maitetasunez
euskaldun seme guztiyak,
elkarganatu gaitezen denok
azturik zapuzkeriyak.
Los dos
Deitu ditzagun maitetasunez
euskaldun seme jator guztiyak,
elkarganatu gaitezen onez
utzirik lengo zapuzkeriyak.
Los dos
Beti berriyak diran oitura
zar aien amoriyuan,
gure sorterri ta familiya
eukirik beti goguan,
zuzenbideztu ditzagun gauzak
guraso zarren moduan,
euskaldunak zer jende geraden
jakiñ dezaten munduan.
Coro final
Atozte, guazen denok,
anai euskaltarrak,
galdu bañan lenago
fueruen kondarrak;
zerutik txalo joko
digute lendarrak,
Lekobide ta bere
lagun fiñ azkarrak,
Euskalerriyagatik
ill ziraden zarrak.
Zer oitura garbiyak,
zer lege santuak,
arkitzen diran iya
ankaperatuak!
Amatxo, zure begi
malkoz tapatuak
alaituko dituzte
seme maitatuak,
urraturikan kate
madarikatuak.
Coro
Ama, zutitu zaitez
ta semeai deitu,
esanaz euskera nai
dezula aditu;
bat bakarrik joan gabe
ez leike gelditu.
O, Amatxok fueruak
beti bear ditu,
bestela illa dago
galdutzen baditu.
Gora Euskalerriya
ta semeai deitu,
esanaz euskera nai
dezula aditu;
bat bakarrik atzera
ez leike gelditu.
Gure erriyak Fueruak
txit bereak ditu,
ta illko da betiko
galdutzen baditu.
|